"1.002. gaua" X. Mendigurenen nobelaren aurkezpena

Donostiako Elkar Aretoan (Fermin Calbeton, 21) Xabier Mendigurenen “1.002. gaua” liburuaren aurkezpena.

Hizlariak:XABIER MENDIGUREN, egilea,XABIER ETXANIZ ERLE, irakasle eta idazlea.

 

1.002. gaua

Mendiguren, Xabier  /  Marrazkiak: Iñaki Martiarena, Mattin

ISBN: 978-84-7681-636-3

Gazte Literatura 14    132 or. – 10,50 €

 

1500 urte inguruan, Veneziako Dogoak bere alaba Chiara Dalmaziako printzearen semearekin ezkondu nahi du. Hor hasten da abentura harrigarri bat, palazioak eta itsasontziak ezagutaraziko dizkiguna, agintariak eta piratak, gameluak eta eskorpioiak, gutun erromantikoak eta zimitarra odolduak. Inoiz amaitzea nahi ez genukeen ipuinen lilura berreskuratzen digu egileak, klasikoen estilo dotorez eta gaurko erritmo azkarrez. Kontatzearen magia, hitz batean esanda.

Xabier Mendiguren Elizegi (Beasain, 1964). Filologoa da ikasketaz eta editorea lanbidez. Liburu ugari idatzi du, bai haurrentzat bai helduentzat. Gazteentzat idatzitako eleberrien artean hauek aipa ditzakegu: Harrika (1990), Patakon (1992), Irakasle alu bat (1996), Obsexuen kluba (1997), Kanibalaren kaiolan (1998), Txakurraren alaba (2000). 

Iñaki Martiarena, Mattin (Donostia, 1967). Ibilbide luzeko marrazkilaria, alor desberdinak jorratu ohi ditu: umore grafikoa, komikia, ilustrazioa… Haur eta gazteentzeko liburu asko ilustratu ditu; Yako (2001), Riskyren barrabaskeriak (2002), Metro bateko letrak (2005), beste askoren artean.

X. Mendigurenen nobela

Irudia | X. Mendigurenen nobela | Pamiela | LGPL