Fanatikoak "Lost" desmuntatzen

MzE3Ng==

2004ko irailaren 22an, Sidneytik Los Angelesera zihoan Oceanic Airlinesen 815. hegaldia hartu zuten 324 pertsona desagertu egin ziren Ozeano Barean. Eta geroztik, telesailarekin zerikusirik izan lezakeen edozer kolekzionatzeko desira duen mitomano andana harrapatu du telebistako airezko katastrofe ezagunenak.

Joan den asteburuan heldu zen Oceanic Airlinesen hegazkina Los Angelesera eta galdu ez ziren objektu eta sekretuak salgai jarri zituen Profiles in History enpresak Santa Monikako aireportu zinematografikoan. 48 orduz egin zuten fanatikoek indartsu enkantean eta salgai jarri ziren 1.174 objektuak ordaindu zituzten hasierako prezioa baino askoz ere garestiago, enpresa saltzaileari bi milioi dolarreko irabaziak eskainiz. 47.500 dolar eman ziren Dharma proiektuko Volkswagen furgonetaren trukean eta 27.500 Daniel Faradayren egunerokoagatik. Telesailaren sortzaile J.J. Adams eta Damon Lindelofek sinatutako gidoiaren lehen kapitulu preziatua 18.000 dolarren trukean eraman zuen etxera zale batek.

“Star Trek”en ostean, telebistako kontsumismoaren azkena eragin du “Lost” enigmatikoak. Baina, kolekzionisten fanatismoa dirudien arren, ziur ez zenukela zuk ere ezer emango balio irrazionala aitortzen diozu objekturen baten trukean?

Irudia | Lost | Lost | Creative Commons By SA

kazetaria-edo

Zer duzu buruan “Fanatikoak "Lost" desmuntatzen”-ri buruz