Sormen Beka, familia transmisioan eragingo duen proposamen bati

Sormen Beka, familia transmisioan eragingo duen proposamen bati –

Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak seigarrez urtez abian jarriko dute Durangoko Azokan emango duten SORMEN BEKA DA. Egitasmoaren helburua euskarazko sorkuntza sustatzea eta sortzaile berriei bidea erraztuz euren lana ezagutzera ematea da.

Sormen Beka, familia transmisioan eragingo duen proposamen batiSortzaile berriaren definiziorako, aurkezten duen proiektua zirkuitu profesionalean bere lehen edo bigarren lana izatea hartuko da kontuan

2023an, ume eta familiei zuzendutako edozein disziplinatako edo disziplinen arteko uztarketatik landutako SORKUNTZA LANA sarituko da. Lana ikuskizun bat izan daiteke (zirkua, antzerkia, ipuin kontaketa…) edo euskarri bat (mahai jolasa, musika, bideoa…), baita horien arteko nahasketa bat ere.

Sarituko den proposamena, 2024an, Saguganbara guneko eskaintzetako bat izatea ere bada helburua.

Aurreko bost edizioetan, literatura, musika, ikus-entzunezko, proiektu digitalak eta arte eszenikoko proposamenak saritu dira. Honako hauek:

  • 2018: ATOPIArpg euskarazko rol jokoa (literatura)
  • 2019: Kai Nakai. Iratxe Agileraren lehenengo lana (musika)
  • 2020: Ban?olet. Lau ataletako telesaila (ikus-entzunezkoa)
  • 2021: Barraka. Bideojokoa. Egilea: Ibai Aizpuru
  • 2022: Eukalyptus dantza-antzerkia, Jon Ander Urresti sortzailearen proposamena. (58. Durangoko Azokan estreinatuko da)

Oinarriak, informazio gehigarria eta formularioak honako esteka honetan eskuragarri izango dira: www.duragokoazoka.eus

.

OINARRIEN LABURPENA

Norentzat:

Sortzaile berrientzat (aurkezten duen proiektua zirkuitu profesionalean bere lehen edo bigarren lana izatea.)

18 urtetik gora

Banaka zein taldeka

Bekaren zenbatekoa:

15.000€

Sorkuntza prozesua eta plazaratzea lagunduko dira. Proiektu bakarrari emango zaio eta lehiaketa bidez aukeratuko da.

Epea

2023ko irailaren 21ean, arratsaldeko 18:00etan, itxiko da lanak aurkezteko epea.

Aurkezpen modua

Proposamenak posta elektronikoz bidaliko dira hurrengo helbide elektronikora:

gerediaga@durangokoazoka.eus

Aurkeztu beharreko dokumentu batzuk (ereduak durangokoazoka.eus):

  • Eskaera formularioa
  • Sortzailearan curriculuma eta portfolioa
  • Proiektuaren memoria (motibazioa, luzera, kronograma..)

Balorazio irizpideak:

  • Proiektuaren kalitatea
  • Gaitasun berritzailea eta originaltasuna
  • Proiektuaren hedatze ahalmena
  • Aurrez aurreko proiektuaren denfentsa

Ebazpen prozedura:

Epaimahaiak aurkeztutako lanen artean lauzpabost aukeratuko ditu. Hauek proiektuaren defentsa egin beharko dute epaimahaiaren aurrean. Lehen aukeraketaren ebazpena telefonoz egingo da. Lan irabazlearen berri 58. Durangoko Azokaren egitarauaren barruan emango da.

Urtebeteko epea izango du hautatuak proposamena burutzeko eta 59. Durangoko Azokan (2024an) erakutsiko du emaitza.

Sormen Beka, familia transmisioan eragingo duen proposamen bati

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude