Ez dakizu ezer
Zuk ez dakizu zer den
egurrezko aulkian jesarrita,
Zigordia kale bustiari begiratzea
Ordorika bizipozaz ari zaizula
Hargiñenean.
Kafea
buka ez dadin
hozten uztea
Etorriko ez dela
jakin arren
aiduru egotea
bazkalordurarte
Mahaiari ertzak zenbatzen
erratu nahian.
Zuk ez dakizu ezer
maitasun ero hori
BSO: Hargiñenean
[…] This post was mentioned on Twitter by Euskal blogosfera and Euskal blogosfera, Oier Aranzabal. Oier Aranzabal said: Zuk ez dakizu ezer. http://zerdiok.info/2010/10/17/ez-dakizu-ezer/ […]
Maitasuna: itsua, eta beti, BETI, eromenaren eskutik doa bai…