Ez dakizu ezer

Zuk ez dakizu zer den
egurrezko aulkian jesarrita,
Zigordia kale bustiari begiratzea
Ordorika bizipozaz ari zaizula
Hargiñenean.

Kafea
buka ez dadin
hozten uztea

Etorriko ez dela
jakin arren
aiduru egotea
bazkalordurarte
Mahaiari ertzak zenbatzen
erratu nahian.

Zuk ez dakizu ezer
maitasun ero hori

BSO: Hargiñenean

Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

2 pentsamendu “Ez dakizu ezer”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude