Euslandia (unibertso txiki baterako galderak) – M. Luki –
Oso gustura irakurri dut Euslandia liburuaren euskal atala. Euskal Kulturgintzaren Transmisioa-ri buruzko ikastaroaren berri izan nahiz? eskuratu nuen liburua, eta harriduraz konturatu, ikuspen guztiz subjektibo batetik egina zela, inongo asmo deskriptiborik gabe, nik nahi eta espero nuen bezala.
Hala ere, niri subjektibitateak eta morboa (ere) ezer baino gehiago gustatzen zait bizitza honetan eta gogoz ekin nion Lukiren irakurketari, eta gogoz irakurri ere, beste gabe, gure inguruko begi partikular batzuek ikastaro horietatik euskaraz erakutsi nahi izan dizkigun begirada printzak.
Asko haserretu naiz ordea liburuan aurkitu dudan espainol pilarekin. Espainola, anegaka.
Bebe, Gelman, Castaneda, Beti Mugan, Galeano, Cortazar, Zizek, Drexler, Oteiza, Camus, Berger, Pavese, Marcuse, Lipovetsky, Memmi, Maalouf, Cortina, Rosa, Laclau, Montaigne, Arendt, Itarte, Maraña, Heidegger, Borges, Cercas, Ferreres, Ángel Lopez García-Molins, Bonet, Punset, Fourmont? denak espainol hutsez emanak testu, oro har, luze, idazlearen interesak azpimarratuak.
Ez da liburu. Baina espainolezko 40 orrialde ematea, euskarazkoak 100era ozta iristen diren liburu batean, ?euskarazkotzat? ematen/saltzen den liburu batean -edo nik hala uste nuen behintzat, oker-; liburua, Euskal Kulturgintzaren Transmisioa ikastaroaren moduren bateko ispilutzat publizitatzen denean, ikastaro koordinatzailea-edo den J. Arexolaleibak Hori ere itxaropena delako izeneko sarrera eginda, ez dakit, zabarkeria hutsa den, alferkeria nabarmena, edota autore eta editoreen espainolaren inposaketa aproposekoa, agian orain artean konturatuta ez bageunden ere, benetan konturatu gaitezen zein dugun gure unibertso txikia, nondik abiatu gure galderak.
Maiz aipatzen da jatorrizkoa gorde nahiaren aitzakia, agian ?horrela erakutsi zigutelako erretorikaz ikasi genuenean? edo. ?Hala jaso dugu?? Baina Saramagok entseguak a Cegueira eta a Lucidez portugesez idatzi zituen bezala, nik dakidala, Castanedak, Zizek, Berger, Laclau, Arendt-ek? ingelesez idatzi dituzte bere lanak; Camus-ek, Lipovetsky, Memmi, Maalouf, Montaigne, Fourmont-ek frantsesez; Marcuse, Arendt, Heidegger-ek alemanez; Pavesek italieraz; Punset katalana da? Zergatik horiek denak espainolez (eta beste guztiak)? Beharbada sinekdokerik ez dugulako euskaraz?
Ez. Again, ondorio gaiztoko uste oker, eta ziur baldarkeria eta nagia. Ze liburuan ematen dira beste hainbat autore interesgarri ez euskaldunen aipuak euskaraz, hori bai, beste norbaitek jadaneko itzuliak baditu gurera.
Ez dut euskarazko liburu bat erosten espainolez irakurri behar izateko. Eta egia noski, autoreak nahi bezala egin ditzake bere kontuak. Baina argitaratzaileek ere bai? Ni nor banintz, kontuak eskatuko nizkieke, euslandia diglosikoari egin ekarpen berriagatik.
Esan nahi nuen. Maitasunez. Beste gabe.
Ondo izan
P.S. Gaizki esanik bada, eman egurra lasai. Hitzak aberasten gaitu?
Autore horiek guztiak nire eskuetara gazteleraz iritsi dira, arrazoiak hainbat izan daitezke: bat, nire unibertso txikia; bi, testu horiek guztiak euskaraz aurkitu ote daitezkeen, izan ere, gurea den unibertso txiki honen errealitatean, autore horien gehienen idatziak euskaraz irakurtzerik ez dago.
Egia da, zuk diozun eran, aipuak jatorrizko hizkuntzatan ager zitezkeela, baina sortzen zaidan galdera da ea horrek liburua euskalago egingo lukeen, are gehiago, horretarako erantzun zuzenik edo perfekturik ba ote dagoen. Eta, Euslandia horretaz ere badabil, hain zuzen: gaztelerarekin dugun harremanaz, euskal definitzeko ezintasunaz, behar fortzatuaz? Nolanahi ere, argi dago lan hau modu ezberdinetan egin zitekeela, esaterako, testu guztiak euskarara itzulita. Zilegia zein den? Nik ez dakit, behintzat. Baina, esan dezaket, nirea, alferkeriatik urrun, hori baino erabaki konzienteagoa izan zela.
Edozein modutan, neuk erabaki nuen, eta Julen Arexolaleiba ikastaroko koordinatzaileak eta argitaletxeak errespetatu baino ez dute egin nire hautu hori, edukia goitik behera errespetatu duten bezala. Nire aldetik, eskertzekoa izan da beraien jarrera.
Ruperren abesti bateko hitzak hartuko ditut orain, Euslandian agertzen direnak, mezutxo honi amaiera emateko, ondo ondo izan:
“nik ere nahi nituzke
halako segurtasunak eduki.
Baina, gauzak zer diren,
kontuak ez zaizkit ateratzen ongi”