Eusko Jaurlaritzaren Pezeta Aleak – Prentsak, Baporeak eta Komisioak
Eusko Jaurlaritzaren Pezeta Aleak – Prentsak, Baporeak eta Komisioak –
Hilabete pare bateko etenaldia izan dut blog honen sarrera berri bat idatzi aurretik. Etenaldi honetan etxez aldatu gara. Munitx inguruetara gerturatu asmoan, aspalditik gabiltz etxetxo bat eraikitzeko lanetan eta azkenean iritsi da etxetxo horretan bizitzeko garaia. Euskal Herrian trakets eta nahaspilatuak garenaren eta Alemania eraginkortasunaren herrialdea denaren irudia dutenei, gustora erakutsiko nizkioke nire pasadizoakā¦ baina hori ez da blog honetan izango.
Gaurko honetan, aspaldi buruan dudan txanpon pare bati buruz ibiliko gara. Txikitan, hauetako txanpon bat baserriko kaxoi batean aurkitu nuenetik, erabat liluratuta utzi zidan historio honen lokarria dira. Txanpon hura, gerrate zibileko Eusko Jaurlaritzaren 2 pezetatako txanpona zen. Hauetako ale batek, goierriko baserri bateko kaxoi batean nolatan bukatu zuen erabat ezezaguna zait.
Baina, zein da Euzkadiren izena daramaten txanpon hauen historia, nork, nola eta non txanpondu ziren eta zenbat denboraz kaleratu ziren?
Eusko Jaurlaritzaren Pezeta Aleak – Prentsak, Baporeak eta Komisioak