Euskaraz sortzeko grina
Euskaraz sortzeko grina –
Sormenek 2022ko udaberriko edukiak eta egitaraua aurkeztu ditu Galdakaon. Egitarau aberatsa, erakargarria, euskarazko kulturgintzaren transmisioa bermatzeko oinarriak jartzea eta emakume sortzaileen lana erdigunera ekarri gura duena.
Sormenek ohartarazi zuen, 2021ean, lau lan-ildoetatik (sormena-plazak- komunikazioa-transmisoa) euskarazko kulturgintzaren transmisioa dela premiarik larrienak dituena. Euskarazko kulturgintzaren transmisioa elkar elikatzen duten eta elkar gurutzatzen diren bi ildotan lantzen ditu ekimenak:
- Kultur adierazpide guztietako euskarazko kulturgintzaren historia eta oraina transmituz.
- Euskarazko sortzeko grina transmitituz.
Abiapuntu eta helburu horiekin pentsatu eta antolatu dituzte 2022ko udaberrirako edukiak eta egitaraua. Euskaraz sortzeko grina sustatu, irakatsi eta transmititu gura dute gaur egun euskaraz sortzen ari direnak zer eta nola sortzen ari diren erakutsita.
.
Ekosistemako eragileekin elkarlanean
2022an honako eragileekin ari dira elkarlanean:
- Galdakaoko ikastetxeekin: Antzerki eta musika tailerrak.
- Udalbiltzarekin: Geuretik Sortuak egitasmoaren baitako antzezlan bat eta liburu aurkezpen bat.
- Ahotsenearekin eta Literaturiarekin: 2022ko euskarazko liburu eta disko berrien aurkezpenak.
- Argitaletxe, disketxe, idazle eta musikariekin: Kultur Sorkuntzen Azoka
- Galdakaoko Musika Banda, Txistulari Banda eta Musika Eskolako Maximo Moreno Abesbatzarekin: Juan Karlos Irizarri konpositore eta zuzendariari omenaldia.
Urteetan euskaraz sortzen ari direnei eta bidea egiten hasi direnei plaza eskaini diete belaunaldi berriek ereduak izan ditzaten eta transmisioan eragile nagusi diren hezitzaileek zer transmititu jakin dezaten.
Honako eduki eta egitaraua 2022ko udaberriari dagozkio. Udazkenean beste agerpen publiko bat egingo dute. Bitartean, egunero egingo dute lana Sormene euskarazko kulturgintza bizi, ulertu eta lantzeko proposamen bat baita, lanketa iraunkor eta etengabea eskatzen duena.
Euskaraz sortzeko grina