Euskararen Ginkana Barakaldon

Aste honetan ginkana bat hasi da Barakaldon, herriak euskararekin eta euskal kulturarekin duen lotura ardatz duena. Ezaugarri hauekin bertan ospatzen den lehen ginkana da. Euskararen nazioarteko egunean, abenduraren 3an, saridunak jakinaraziko dira.

Antolatzaileek argitaratu dituzten jarraibideetan azaltzen den bezala, galderak eta erantzunak e-mail bidez egingo dira, froga batzuk gainditzeko herriko erdigunera joan beharra badago ere. Argazki batzuk herriko zein txokotan atera diren ere asmatu beharko dute jokalariek.

Jokoan aurrera egin ahala, jokalariek perretxiko (birtual) bat jasoko dute gainditzen duten froga bakoitzeko. Helburua ahalik perretxiko gehien biltzea da. Horretaz gain, txanpon bereziak, froga gehigarriak eta bidean dauden zubiak erabiliz, ibilbidean saltoak egiteko aukera dago. Herriari buruzko datu interesgarriak ikasi edo gogoratzen diren bitartean, ginkanaren helburua ondo pasatzea da.

Abendurarte denbora dexente dago eta beraz, nahiz eta ginkana hasita egon, zuk ere parte hartzazu!

2 pentsamendu “Euskararen Ginkana Barakaldon”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude