Euskal zinemak parte hartze nabarmena izango du Locarnoko Jaialdi ospetsuan

Euskal zinemak parte hartze nabarmena izango du Locarnoko Jaialdi ospetsuan –

Locarnoko Zinemaldia GAUR hasiko da, eta ‘Negu Hurbilak’ filmaren mundu mailako estreinaldirako agertoki ezin hobea izango da, Cineasti del Presente sailean parte hartzeko hautatua izan baita.

Euskal zinemak parte hartze nabarmena izango du Locarnoko Jaialdi ospetsuanSail honek mundu osoko talentu berrien zuzendaritzapean dauden lehen eta bigarren film luzeen aukeraketa bat eskaintzen du, batez ere mundu mailako estreinaldiak. Ekain Albitek, Adrià Rocak, Nicolau Mallofrék eta Mikel Ibargurenek zuzendutako filma da, eta Maluta films eta Cornelius Films dira ekoizleak. Ihesaldi baten istorioa da. Jazarpenak bultzatuta, ziurgabetasunean murgilduta dagoen neska gazte bat da protagonista. Ez daki non dagoen, nora doan, ezta iritsi nahi duen lekura heltzea lortuko duen ere, baina helburu argia du: muga zeharkatzea; izan ere, badaki horrek etxetik urrun eramango duela, dagoeneko ez baitago seguru. Jone Laspiur da protagonista, eta Atlantida, L ‘Alternativa, REC eta FICX jaialdietako Work In Progress ataletan parte hartu du, besteak beste. Nabarmentzekoa da parte hartu duen topaketa batzuetan aintzatespenak jaso dituela.

.

Azokan ere

Baina euskal partaidetza ez da hor amaituko; izan ere, lehen film luzeen garapenari babesa eskaini nahi dion Locarno Residency topaketak Irati Gorostidiren ‘Anekumen’ lanari edizio berri honetan parte hartzeko aukera eskainiko dio.

Apellaniz y De Sosa enpresak ekoitzi du, eta dagoeneko ibilbide luzea egin du nazioarteko hainbat merkatutan. Azpimarratzekoa da 2022an Donostia Zinemaldiaren esparruan garatzen den Ikusmira Berriak programan parte hartu zuela; 2023an, aldiz, Indie Lisboako ‘Co-production Forum’ ekimenean hautatu dute, eta berriki FIDLaben Culori Award saria jaso du.

Zuzendaria, Irati Gorostidi, euskal zinemaren promesa handienetako bat da. 2023 honetan Cannesko Kritikaren Astean ‘Contadores’ film laburra estreinatzeko aukera izan du, eta nazioarteko hainbat jaialditan ere aukeratua izan da, baita Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi – Tabakalera sailean ere.

Euskal zinemak parte hartze nabarmena izango du Locarnoko Jaialdi ospetsuan

ZINEUSKADI irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta kide fundatzaileen artean daude Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Euskadiko produktoreen bi elkarteak:IBAIA eta EPE-APV. 2014 urtetik Euskal Irrati Telebista, Festival Internacional de Cine de Donostia San Sebastian S.A. eta Fundación Filmoteca Vasca erakundeak ditu bazkide.