Euskal Zine Bilera 45: “Lekeition zinea gara”

Euskal Zine Bilera 45: “Lekeition zinea gara” – 

Euskal Zine Bilera 45: “Lekeition zinea gara”Euskal Zine Bileraren 45. edizioa ospatuko da aurten urriaren 20tik 23ra bitartean. Aurretik, gaur, urriaren 6an, 17:30ean, Silken Uribarren hotelean jaialdiaren aurkezpen ekitaldia egingo da, edizio berriaren berrikuntzak azalduz eta urte honetako ildo nagusiak ezagutzera emanez. Aurkezpena Ana Goitiak bideratuko du eta bertan Koldo Goitia Markuerkiaga (Lekeitioko alkatea) eta Xabier Arrate Burguillo (Euskal Zine Bilerako koordinatzailea) izan ditugu. Edizio honetan zutabe nagusiak herritarrak izango dira, lekittarrak hain zuzen. Haiek dira Euskal Zine Bilera bizirik mantentzen dutenak, euskarazko zinemagintza bultatzen dutenak eta, orohar, Lekeitioko jaialdia osatzen dutenak. Garrantzia hori kartelean bertan ere ikusi ahalko dugu, jaialdiaren protagonista bilakatuz.

LEKEITION ZINEA GARA

Goazen oinarrietara. Bueltatu gaitezen gurera. Berreskura dezagun normaltasun zaharra eta izan gaitezen zinema berriz.

Aurten 45 urte beteko ditugu eta sekula baino arrazoi gehiago ditugu Lekeition zinema garela esateko. Euskal Herrian mantentzen den jaialdi zaharrena da gurea, eta euskara hutsez egiten den bakarra Euskal Herriaren hegoaldean behintzat. Euskal Zine Bilerak hiru norabidetan garatzen du bere lana: Euskarazko zinema SORTUz, Euskararen zinema PARTEKATUz eta Euskal Zinemagintzarekin SARETUz. Hiru bideetan zehar abiatzen da, beraz, EZBren misioa.

2016an egindako plan estrategikoan ezarritako jarraibideak dira ekimena gidatzen duten irizpideak azken urteetan. 2020ko edizioa, azken urteetan egon den ediziorik bereziena izan zen zalantzarik gabe, pandemia garaian egindakoa izanik erabat online gauzatu zen jaialdia izan baitzen. Honek, 2021erako erronka bat planteatu zigun, pandemia osteko jaialdi bati eustea hain zuzen. Nabari izan dira normaltasun berriaren ajeak eta denbora gutxian somatu dira aldaketak ikus-entzunezkoekiko ohituren alorrean. Derrigorrean ikus-entzunezko jaialdiek ohitura berrietara eraldatu behar direla argi utzi digu 2021ak, beraz, aurtengo edizioan aldaketa nabarmenak izango ditugu.

Aurtengoa jaialdia txikiagoa izan daiteke tamainan, kontzentratuagoa denboran, baina intentsoagoa bizipenei dagokienez. Berez garenarekin berriro konektatzeko tarte bat hartu nahi dugu berriz. Euskal Zinemaren Herriarekin lotu nahi gara berriro eta zinemara joateko ohiturari balorea eman. Eta, horretarako, indar guztiak harremanetan inbertituko ditugu aurten eta “bilera” izaera bereziki sendotuko dugu. Amateur zein profesionalen arteko harremanak, herritarren eta herrira etorriko direnen artekoak, zinema eta Lekeitioren artekoak. Horregatik, jaialdia, esperientzia eta bizipen berezia izaten jarraitzea da aurtengo helburu nagusia.

Euskal Zine Bilera 45: “Lekeition zinea gara”

Seriefiloa naiz.