Itzuli Mihitzuli

Itzuli Mihitzuli – 

ITZULI MIHITZULI guraso euskaldun talde batek sortu dugun ekimena da. Haur eta guraso euskahaldunei zuzendua dago.

Ezinbestean euskaraz bizitzeko espazio berriak sortu nahi ditugu; bai gurasook eta bai haurrek euskaraz naturaltasun osoz bizitzeko modua izan dezagun. Beraz, euskarazko aisialdia berasmatzeko bideari ekin diogu.

Horretarako hilabetero-hilabetero proposamen bat eginen dugu: paseoak, bisitak, jolasak… bururatzen zaigun zernahi. Jakina, tarte atsegin bat,euskaratik eta euskaraz, pasatzeko asmoz.

Lehenengoa, urriaren 23an eginen dugu: Oderitzeko Trikuharrien ibilbidea. Hanka-makilak astindu, mihia dantzatu eta itzuli-mihitzulika hasi.

Anima zaitez eta parte-hartu, ederki pasatuko dugu!!!

Euskaraz bizi!

...

HE Gurasoak @GurasoakHe

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude