Euskal musikariak Donostiako Jazzaldian

Euskal musikariak Donostiako Jazzaldian –

Uztailaren 24tik 28ra bitarte ospatzekoa den Donostiako Jazzaldia jaialdian 26 euskal taldek joko du zuzenean.

.

Euskal musikariak Donostiako JazzaldianEuskal jazz musikariek ematen duena baino presentzia handiagoa izan ohi dute Donostiako Jazzaldian, azken urteetan bederen, oraindik orain oholtza nagusiak nekez eta oso gutxitan zapaltzen dituzten arren. Izan ere, Kursaal inguruko terrazetan eta doaneko emanaldietan, estandarrak edo kantu propioak jo, ingelesez abestu edo abestu ez, usu euskal musikariak izaten dira eszenatoki gainean. Aurten, guztira, 26 talde edo bakarlari gehi sei DJ.

Antolakuntzak jakitera eman duenez, hauxe izan da taldeak sailkatzeko modua: Urtarriletik apirilera bitarteko hautatze prozesutik datozen hamar taldek joko dute, beste bost 2018an diskoa argitaratu zutelako programatu dira; lau Katapulta Tour Gipuzkoari dagozkionak dira -hasiberriei laguntza ematen dien herrialdeko plataforma da Katapulta-; beste hiru Musikenek proposatu ditu eta, azken lauak, antolakuntzak hautatu ditu zuzenean (Paul San Martin, Nøgen, Jaime Stinus eta Easo Abesbatza).

Guzti hauei Nauticooleko terrazako sei euskal disko jartzaileak gehitu behar zaizkie, oraindik azken gune honetako programazioa ezagutzera eman ez bada ere.

* Jarraian talde eta bakarlari bakoitza bere hitzorduan kokatuko dugu (data eta oholtza). Bakoitzaren aurkezpena Jazzaldiko antolakuntzak idatzia da.

.

Zuzenean hautatuak

GOSHU ONDO: ERI YAMAMOTO TRIO + EASO ABESBATZA
Uztailak 25: 12.30ean Victoria Eugenia Antzokian (18 euro).

Eri Yamamoto Estatu Batuetan hamar urte baino gehiago daramatzan pianista japoniarra da. Han garatu du bere karrera, baina horrek ez du esan nahi bere jatorriaz ahaztu denik. Argi ikusten da hori konposatu duen azken piezan: Goshu Ondo, zeina Donostian aurkeztuko baitu, Easo abesbatzarekin batera, lehen aldiz Europan. Jazzeko hirukoarentzat eta koruarentzat idatzitako lan hori japoniar harmonien eta jazzaren fusioan oinarrituta dago.

Eri Yamamoto (pianoa), David Ambrosio (baxua), Ikuo Takeuchi (bateria) + Easo abesbatza.

.

PAUL SAN MARTIN-LLUIS COLOMA DUO
Uztailak 25: 12.30ean San Telmo Museoan (doan).

Paul San Martin donostiarrak eta Lluis Coloma bartzelonarrak, blueszale eta boogiezale itsuak izateaz gainera, oso maite dute estilo zaharreko New Orleanseko soinua. Professor Longhair eta Sonny Boy Williamson dituzte erreferente gisa. San Martinek lehen ere parte hartu izan du Heineken Jazzaldian, Stay Blues taldeko kide gisa, eta baditu zenbait disko argitaraturik, azkenekoa A French Session izenburukoa. Colomak, berriz, “Músic de l’Any 2003” eta “Artista BluesCat 2006” sariak irabazi zituen eta ohiko gonbidatua da Europa osoko blues jaialdietan.

Paul San Martin (pianoa, ahotsa), Lluis Coloma (pianoa)

.

JAIME STINUS-XAVI VIDAL: CANVIS
Uztailak 26: 21.00etan Zurriola hondartzako Agertoki Berdean (doan).

Jaime Stinus gitarrista mitiko eta ekoizle ezagunak Donostian hasi zuen bere ibilbidea 70eko hamarraldiaren erdi aldera, Brakaman taldearekin eta Orquesta Mondragón ospetsuarekin. Izen handi askorekin egin ditu elkarlanak: Radio Futura, Los Rebeldes, Jocelyn Brown, Johnny Hallyday, Bunbury, Calamaro, Jaime Urrutia, Loquillo,eta beste hainbatekin. Xavi Vidal, berriz, La Gran Aventura –90eko hamarraldian katalanez egindako rockaren puntan egon zena– taldearen buru izan zen. Haren diskoetako batzuk Jaime Stinusek ekoitzi zituen. Duela urtebete biak berriro elkartzearen emaitza disko bikain bat izan zen: Canvis.

Jaime Stinus (gitarra, ahotsa), Xavier Vidal (ahotsa), Miguel Mazón (bateria), Jaime Burgos (teklatuak), Jaume Prat (baxua)

.

NØGEN
Uztailak 27: 21.00etan Zurriola hondartzako Agertoki Berdean (doan).

Donostiar talde honek ingelesa eta euskara nahasten ditu bere abestien hitzetan. Estilo aldetik, Mumford and Sons, Of Monsters and Men eta La M.O.D.A. bezalako taldeen eraginpeko pop-folk alai baten eta itxaropen desesperatu bat adierazten duten malenkonia gehiagoko beste doinu hautsiago batzuen artean mugitzen dira. Taldearen lehen diskoa, Liv til Døden, 2018an argitaratua, azken urteotan euskal musikan txalo gehien jaso izan duen debutetako bat izan da.

Eider Saez (ahotsa), Markel Idigoras (ukelele, ahotsa), Alex Irazusta (gitarra, ahotsa), Olatz Cuevas (baxua, ahotsa), Jokin Guilisagasti (bateria, ahotsa)

.

Hautatze prozesutik datozenak

EKHILORE QUINTET
Uztailak 25: 19.45ean Kursaal terrazetako Coca-Cola Gunean (doan).

Musikene da (Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegia) musikari gazte hauen lotunea. Esperimentaziorako espazio gisa sortu zuten talde hau, bertan probatzen baitituzte taldekideen jatorrizko konposizioak. Han ikasten dute guztiek eta zentro horretako giro artistiko emankorrean etengabe sortzen diren beste hainbat bandatan ere jotzen dute.

Juan José Cabillas (saxoa), Juan Oliveira (gitarra), Nacho Soto (pianoa), Nacho Fombuena (kontrabaxua), Ander Alonso (bateria)

.

XAHU
Uztailak 25: 22.15ean Kursaal terrazetako Coca-Cola Gunean (doan).

Lau euskal musikari berrelkartzetik jaio da Xahu. Musikenen ezagutu zuten elkar eta hainbat proiektu partekatu zituzten Donostian jazza ikasten zuten bitartean. Nor bere bideetatik ibili ondoren, berriro elkartu dira eta proiektu berri honi forma eman diote, lagun artean musika sortzeko grinak bultzatuta. Jazzeko laukote honen errepertorioa jatorrizko hainbat piezaz osatua dago, eta haien eraginen artean daude be-bopa eta hard-bopa ez ezik, baita jazz egunekoena ere.

Josu Salegi (saxo altua), Mikel Núñez (pianoa), Jon Ander Amigo (baxua), Unai Olabarri (bateria)

.

JUAN JOSE CABILLAS with STRINGS
Uztailak 26: 18.00etan Kursaal terrazetako Frigo Gunean (doan).

Juan José Cabillasek eta Camerata Heisembergek (Leonardo Moyanok zuzentzen duen orkestra-talde txiki bat) urtebete eman dute elkarrekin proiektu honen prestaketan. Charlie Parker with Strings-en moldaketak hartu dituzte oinarritzat, baina baita Juan José Cabillas berak, Josep Pouk, Pupy Domínguezek y Brais Lorenzok osatzen duten jazzeko laukotearen moldaketa propioak ere.

Juan José Cabillas (saxo altua), Josep Pou (pianoa), Pupy Domínguez (kontrabaxua), Brais Lorenzo (bateria), Celia Rebate (biolina), Joanes Rubio (biolina), Amalia García (biola), Laura Juanco (biolontxeloa), Rocío Ruiz (ingeles adarra), Ainhoa Pérez (oboea), Fernando Casado (tronpa), Alexia Gialitakis (harpa), Leonardo Moyano (orkestra-zuzendaritza)

.

FREDI PELAEZ TRIO
Uztailak 26: 18.00etan Kursaal terrazetako Coca-Cola Gunean (doan).

Hiruko honen bitartez, Fredi Pelaezek jazzarekiko eta Hammond organoarekiko sentitzen duen pasioari emana jarraitzen du, aurrez jo duen taldeetan –Organiks eta Dynamic Trio– egin izan duen bezalaxe. Aipatutako bi talde horietako kide izan zen Mikel Romero ere, zeina estilo desberdinetako beste hainbat taldetan ere aritua baita, hala nola Urgabe, Korrontzi eta Vagos. Hilario Rodeirok berriz, Heineken Jazzaldian parte hartu duten hainbat bandatan jo du, RS Faktor eta Citric-en, adibidez, eta Gonzalo Tejada, Iñaki Salvador, Mikel Andueza eta euskal jazzeko beste izar askorekin lan egin du baterian.

Fredi Peláez (Hammond organoa), Hilario Rodeiro (bateria), Mikel Romero (gitarra)

.

ORGANIZING
Uztailak 26: 19.45ean Kursaal terrazetako Coca-Cola Gunean (doan).

Laukote hau 2009an sortu zen, baina ordurako urteetako esperientzia zuten Organizing-eko musikariek beste hainbat formaziotan. Taldearen elementu ezaugarriena  Hammond organoaren soinu vintagea da, zeina ezin hobeto ezkontzen baita jazzeko gitarrarekin. Organista eta gitarrista handiak elkartu zireneko aro jakin bateko errepertorioa jotzen dute, gai izan baitziren, garai hartan, lankidetzan aritzeari esker, beren estilo propioari forma emateko. Organista haien artean zeuden Jack McDuff, Lou Bennett, Jimmy Smith, Shirley Scott edota Jimmy McGriff,  eta haiekin batera, Wes Montgomery, Kenny Burrell, Grant Green edo Joe Pass-en mailako gitarristak.

Raúl Sainz de Rozas (gitarra), Elsa García Lizundia (saxo tenorra), Gorka Iraundegui (Hammond organoa), Juan Luis Castaño (bateria)

.

AMAIKA RUDE SOUND: THE SKA AND THE ABSTRACT TRUTH
Uztailak 27: 18.00etan Kursaal terrazetako Heineken Gunean (doan).

Banda honen helburua jamaikar soinua eta jazza konbinatzea da, bati besteari baino garrantzi handiagoa eman gabe. Funtsezko ideia da Oliver Nelson jazzeko musikariaren The Blues and the Abstract Truth lan ospetsua Jamaikako musika tradizionaleko estilo zaharrenean interpretatzea. Horretarako, erritmo-sekzioak ska, rocksteady eta reggae oinarri bat eraikitzen du, eta haren gainean, jazz ukitu bat ematen dio haize-sekzioak.

Miguel Arribas (saxo tenorra, saxo altua), Joan Gonga (tronpeta), Adrián Martínez (tronboia), Andrés Navascuez (pianoa), Alejando Ordóñez (baxua), Borja Goñi (gitarra)

.

NACHO SOTO: ESPERIMENT 64
Uztailak 27: 18.00etan Kursaal terrazetako Frigo Gunean (doan).

.

NO-LAND TRIO
Uztailak 27: 19.45ean Kursaal terrazetako Coca-Cola Gunean (doan).

Musikeneko lehen ikasturtean eratutako talde bat da. Jazzeko estandarrak interpretatzen hasi ziren Altxerri edo Alboka bezalako lokaletan, gerora proiektu sendoagoa garatuko bazuten ere: orain, taldean bertan ondutako konposizioez gainera, Bill Evans edo Miles Davisen piezen gaur egungo moldaketak ere eskaintzen dituzte.

Aitor Bravo (bateria), Jorge Fernández (pianoa), Juan Manuel Domínguez (kontrabaxua)

.

REUNION BIG BAND
Uztailak 28: 18.00etan Kursaal terrazetako Frigo Gunean (doan).

Reunion Big Band Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegian (Musikene) ikasitako hogei bat musikari gaztek osatutako jazzeko formazio handi bat da. Emanaldi arrakastatsuak eskaini dituzte Heineken Jazzaldiaren azkeneko bost edizioetan. Swing tradizionaletik hasi eta egungo jazzeko joera berrietara arteko errepertorioa dute, musika latinoa eta funka ahaztu gabe.

Carlos Sagaste (saxo altua), Eolo Andino (saxo altua), Pablo Mazas (saxo tenorra), Miguel Arribas (saxo tenorra), Xabier Oruesagasti (saxo baritonoa), Ignacio Soto (tronboi baxua), Adrián Martínez (tronboia), Luis Cortés (tronboia), Alberto Martínez (tronboia), Asier Ardaiz (tronpeta), Robert Menges (tronpeta), Alejandra Artiel (tronpeta), Iñigo Cuenca (tronpeta), Brian Aching (gitarra), Andrés Navascuez (pianoa), Aritz Luzuriaga (kontrabaxua), Carlos Montull (baxua), Raquel Arbeloa (bateria), Guillermo Elizaga (perkusioa), Maider Legarreta (ahotsa), Irati Bilbao (ahotsa)

.

HOT POTATO BLUES BAND
Uztailak 28: 18.00etan Kursaal terrazetako Coca-Cola Gunean (doan).

Blues eta rhythm & blueseko banda berri hau Iñigo Elenak (Helen, The Amendoins taldeko abeslaria eta liderra), Asier Nietok (Kixki, Euskadiko eta hemendik kanpoko blueseko puntako hainbat talderekin aritua), eta Lau Behiko lau kideetako hiruk osatzen dute: Alberto Bosch, Juanrra Etxaburua eta Txenan Calvo, hiruak euskal blueseko talde aitzindari bateko kide izanak (Blues Stop). Hot Potatok errepertorio indartsua eskaintzen du, estilo eta erritmo ahaltsukoa. Ez du inor hotz uzten eta gero eta dinamikoagoa den euskal rock-blueseko erreferentzietako bat bihurtzeko bidea darama.

Alberto Bosch (baxua), Juanrra Etxaburua (bateria), Iñigo Elena (Helen) (ahotsa), Txenan Calvo (gitarra), Asier Nieto (Kixki) (ahoko soinua)

.

2018an diskoa argitaratu zutenak

ELKANO BROWNING CREAM
Uztailak 24: 22.15ean Kursaal terrazetako Frigo Gunean (doan).

Elkano Browning Creameko hiru taldekideen jatorri eta nortasun musikal desberdinen nahasketak mundu guztiko jaialdi eta klubetan lan egitera eraman ditu: Australia, Txina, India, Ekuador… Orain Bor Bor aurkeztera datoz, taldearen bosgarren albuma, 2018ko Musika Bulegoa Sarietan (“euskal grammyen” antzeko zerbait) saritua izan dena. Gainera, finalista izan da, Jazzeko Album Onenaren kategorian, 2019ko MIN sarietan (Musika Independentearen Sariak).

Mikel Azpiroz (Hammond B3 organoa), Dave Wilkinson (gitarra, ahotsa), Franck Mantegari (bateria)

.

JON URRUTIA TRIO
Uztailak 26: 12.30ean San Telmo Museoan (doan).

Jon Urrutia-Monnot pianista eta konpositorea da –Bilbon jaioa den arren, Frantzian garatu du bere karreraren parte bat– tradizioa eta modernismoa konbinatzen dituen hiruko honen liderra. Ederki konbinatzen dituzte konposizioa eta inprobisazioa eta hiru instrumentisten dohainak erakusteko bereziki pentsatutako errepertorioa dute. Urrutiak Musikologiako Ikerketa Masterra egin zuen Paris 8 Unibertsitatean eta prestigio handiko areto eta jaialdietan jo izan du, hala nola Bilbo eta Montreux-eko Guggenheimen, Perico Sambeat, Jorge Pardo eta Mario Rossyren mailako musikarien alboan. Gainera bost disko grabatu ditu bere izenean.

Jon Urrutia-Monnot (pianoa), Damien Varaillon (kontrabaxua), Stéphane Adsuar (bateria)

.

JAVIER LOPEZ JASO-MARCELO ESCRICH QUARTET
Uztailak 26: 19.45ean Kursaal terrazetako Heineken Gunean (doan).

Laukote honek osatzen duen proiektu musikalean, jazzaren eta musika inprobisatuaren prismatik begiratuta, musika klasikoaren, argentinarraren eta frantsesaren eraginak ez ezik, euskal folklorearen ukituak ere antzeman daitezke. Pagoda diskoarekin lortutako arrakastaren ondoren eta herrialdeko jaialdi eta areto onenetan jo ostean, azkena egin duten grabazioa aurkezten digute: Aporía.

Javier Lopez Jaso (eskusoinua), Marcelo Escrich (kontrabaxua), Luis Gimenez (gitarra), Daniel Lizarraga (bateria)

.

BROKEN BROTHERS BRASS BAND
Uztailak 27: 19.45ean Kursaal terrazetako Heineken Gunean (doan).

2006an Iruñean sortutako Broken Brothers Brass Bandek atzo eta gaurko New Orleanseko taldeen kale-soinua dakarkigu (Hot 8 Brass Band, TBC Brass Band, Stooges Brass Band, Rebirth Marching Band). Bandaren errepertorioan jazz garaikidea (Robert Glasper, Kamasi Washington), groove dantzagarriak, taldeko inprobisazioa eta rapa sartzen dira.

Alfonso Areta (helikoia), Juan Pedro Medrano (helikoia), Jon Uribeetxeberria (dunbala), Dani Lizarraga (kaxa), Ion Celestino (tronpeta), Marío Díaz de Rada (tronpeta), Julen Arbizu (tronpeta), Javier Jauquicoa (tronboia), Adrián Martínez (tronboia), Miguel Moisés (tronboia), Eneko Urrestarazu (tronboia)

.

LURPEKARIAK
Uztailak 28: 18.00etan Kursaal terrazetako Heineken Gunean (doan).

Lurpekariak taldearen musikak –2015ean eratu zen, elkarlanean eta esperimentazioan urteetan lan egin ostean– irauli egiten du historiaren kontzepzio lineala. Inprobisazio askea eta artzainen kantuak? Sunpriñua eta free jazza? Inprobisazio-ariketen bidez euskararen mundu-ikuskera tradizionala eta pentsamendu garaikidea bateratzen dituzte. Emanaldi bakoitzean Euskal Herriko, Afrikako eta New Orleanseko arbasoen arteko elkarrizketaren sekretu berriak azaleratzen dira. Itsasotik Iturrira grabazioa aurkeztu ondoren, hiruko bikoitzak bere bidea egiten jarraitzen du eta zazpigarren inprobisatzaile bat dakar: Sustrai Colina bertsolaria.

Nerea Erbiti (ahotsa), Ion Celestino (tronpeta), Sustrai Colina (bertsolaria), Ander García (kontrabaxua), Javier Callén (kontrabaxua), Daniel Lizarraga (bateria), Israel Tubilleja (bateria)

.

Katapulta Tour Gipuzkoa 2019koak

AINHOA LARRAÑAGA
Uztailak 25: 19.45ean Kursaal terrazetako Heineken Gunean (doan).

Ainhoa Larrañaga 18 urteko musikari, abeslari eta aktoresak bere ibilbide berria hasiko du musikan bere bakarkako diskoa kaleratuz. Parte hartu eta baita irabazi  Kantugiro lehiaketa Hernanin eta Bago!az programan coach gisa parte hartu du bi urteetan zehar. Hainbat kolaborazio egin ditu Lurra, ur, haize abestian Joxan Goikoetxearekin batera eta Ontzi zahar batean kantuan ere Iker Laurobaren diska berrian. Parte hartu zuen ere Adiorik gabe izeneko obran 2016an, Donostiako Kursaalen. Go!azen teleisailaren aktore izan da 2016tik 2019ra arte.

Ainhoa Larrañaga (ahotsa), Iker Lauroba (kontrabaxua, gitarra), Amaia Miranda (gitarra), Garazi Esnaola (pianoa), Haritz Lauroba (bateria)

.

SARA ZOZAYA
Uztailak 26: 18.00etan Kursaal terrazetako Heineken Gunean (doan).

Sara Zozaya Donostian jaioa, akordeoiarekin hasi zen musika munduan. Piazzolla jotzetik bere kantak sortzeari ekin zion 12 urterekin gitarra eta teklatuaren laguntzaz. Orain, Nerabe taldeko abeslaria izateaz gain, bakarkako bideari ekin dio. Lehenengo EP 2018ko abenduan atera eta iada Mondo Sonorok urteko demo onenen 7. postuan sailkatu du, Ill, diska labur intimista eta progresiboa.

Sara Zozaya (ahotsa, gitarra, pianoa), Antton Goikoetxea (gitarra)

.

RO
Uztailak 27: 22.15ean Kursaal terrazetako Coca-Cola Gunean (doan).

RO Azkoitiko matadero zaharrean jaio zen 2017ko udazkenean; Uso (bateria), Iker (baxua), Alkalde (gitarra), Gontxalo (gitarra) eta Iraeta (pianoa eta syntheak) elkartu zirenean. Ia urtebetez lokalean euren soinu eta melodiak laboratu ostean, 2018ko udan sentimenduz beteriko lau abesti munduratu zituzten: Ilhunbean esanak, Ilhunbean eginak, ErROnkari eta Aikor. Aikor-ren bideoklipa Fujiko Nakaya artista japoniarraren lanean inspiratua izan zen. ROn musika Post Rock Instrumentalaren itsaso zabalean sakonera ezberdinetara igeri egiteko gai da.

Iker Amenabar (baxua), Mikel Iraeta (pianoa, syntheak), Iñigo González (gitarra), Gorka Alkalde (gitarra), Josu Usobiaga (bateria)

.

ANAI
Uztailak 28: 19.45ean Kursaal terrazetako Coca-Cola Gunean (doan).

Anai Astigarragan sortu den Power Duo-a da. Gari ahotsetan eta kitarran eta Iban baterian eta bigarren ahotsetan. Energiaz beterik aurkezten dute beraien rock progresiboa. Lehendik ere, beste formazio batzuetan aritu dira elkarrekin, besteak beste: Bisai, dReza, Thanks to Losers, Vomito eta inox. 2018an, beraien lehen lana aurkeztu zuten, Pentsatu, eraiki izenarekin, 7 abestiz osatutako EPa. Beraien diska berria prestatzen ari diren bitartean, hurrengo lanaren lehen singlea aurkeztu dute, Eskerrikasko galtzaile.

Garikoitz Gorrotxategi (ahotsa, gitarra), Iván Martínez Martín (bateria, ahotsa)

.

Musikenek proposatutakoak

THE FUNK & RISKETEERS
Uztailak 25: 18.00etan Kursaal terrazetako Coca-Cola Gunean (doan).

Funk trinkoenaren bilaketak eta grinak blaitzen du talde honen errepertorio guztia. Musikari gazteak dira, baina prestakuntza musikal sakonekoak eta, batez ere, funk zintzo eta egiazkoena egiteko asmo sendoa dute.

Maider Legarreta (ahotsa), Asier Ardaiz (tronpeta), Miguel Arribas (saxo tenorra), Brian Aching (gitarra), David Cid (pianoa), Aritz Luzuriaga (baxua), Rakel Arbeloa (bateria)

.

XVR ESTEVEZ SEXTET
Uztailak 28: 19.45ean Kursaal terrazetako Heineken Gunean (doan).

Seikote honetako kideak 2017aren erdi aldera hasi ziren elkarrekin jotzen, Musikenen, Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegiko ikasle izan baitira guztiak. Bandaren errepertorioan pieza propioak eta jazzeko klasikoen bertsioak dituzte. Hard-boparen eta bluesaren arteko soinua dute, estilo tradizionaletik irten gabe.

.

NASIM QUARTET
Uztailak 28: 19.45ean Kursaal terrazetako Frigo Gunean (doan).

Talde hau 2019aren hasieran sortu zen, elkarrekin egindako inprobisazio- eta konposizio-saio luzeen emaitza gisa. Estiloari dagokionez, elektronika eta jazz egunekoenetik hasi eta 60ko hamarraldiko Europako musika garaikideraino bitartean kokatzen da. Konposizioak erritmo irregularrez, harmonia modalez eta bat-bateko inprobisazioz josita daude. Instrumentu akustiko eta elektronikoen arteko konbinazioak tinbre bakana ematen dio taldeari.

Brian Aching (gitarra elektrikoa), Pablo Costas (pianoa, sintetizadoreak), Ledian Mola (kontrabaxua), Nasim López-Palacios (bateria)
Euskal musikariak  Euskal musikariak 
Euskal musikariak Euskal musikariak Euskal musikariak Euskal musikariak Euskal musikariak Euskal musikariak  Euskal musikariak Euskal musikariak

Euskal musikariak