Euskal baleazaleak errelatoaren gatazkan
Euskal baleazaleak errelatoaren gatazkan –
Hamasei txioko hari baten bidez, bere kezkak azaleratu eta gai interesgarri bat jarri du mahai gainean Edu Lartzanguren kazetariak, errelatoaren borroka politikagintzatik haratago baitoa:
Une honetan errelatoaren inguruko mikrogerra bat gertatzen ari da Euskal Herrian, zer eta XVI. mendeko gertaeren inguruan! Zer eta euskal baleazaleei buruz! Azaltzen saiatuko naiz, haritxo honetan.
— Edu Lartzanguren (@edulartzanguren) March 22, 2018
Daturen bat gaizki badago eskertuko dizuet edozein zuzenketa.
— Edu Lartzanguren (@edulartzanguren) 2018(e)ko martxoak 22
Jakingo duzuenez, San Juan galeoiaren erreplika eraikitzen ari dira Pasaiako @albaola Itsas Kultur Faktorian. 1563. urtean eraiki zuten jatorrizkoa, eta gaur Kanada deritzon lurraldearen kostan hondoratu zen.
— Edu Lartzanguren (@edulartzanguren) 2018(e)ko martxoak 22
Euskaldunak garai horretan itsasontzigintzan eta nabigazioan teknologiarik aurreratuena garatu zutela, eta balearen bila Atlantikoa zeharkatzen bidaiarik epikoenen protagonista izan zirela kontatu nahi du @albaola-k egitasmoaren bidez.
— Edu Lartzanguren (@edulartzanguren) 2018(e)ko martxoak 22
Hau guztia oso ondo kontatu du azken urteotan @maia_jon-ek. Euskal Herriko historia euskaldunen perspektibarik kontatzeko saio bat izan da. Errelato bat eraikitzeko ahalegina.
— Edu Lartzanguren (@edulartzanguren) 2018(e)ko martxoak 22
Baina @albaola elkarte txiki bat da, eta San Joan eraikitzea oso garestia da. Gainera, azken boladan, hori egiteko dirua errelato horren etsaien esku dago. Eta, noski, kontakizuna aldatzeko lema kolpea jo nahi izan dute.
— Edu Lartzanguren (@edulartzanguren) 2018(e)ko martxoak 22
Galeoiaren lanek aurrera jarraitzen zutela eta oihartzun handia lortzen ari zirela ikusita (Gipuzkoako hirugarren kultur zentrorik bisitatuena zen iaz), Espainiako Kultur Ministerioak diruz lagundu du egitasmoa, baina errelatoa moldatzeko baldintzarekin.
— Edu Lartzanguren (@edulartzanguren) 2018(e)ko martxoak 22
Euskaldunen balentriak, Espainiako Inperioaren barruan egin zirela kosta ahala kosta irudikatu nahi du errelato espainiazaleak. Horretarako, San Juan ontziaren kroskoan ura sar ez dadin brea egiteko lehengaia Burgostik ekarri zutela irudikatu zuten duela bi urte.
— Edu Lartzanguren (@edulartzanguren) 2018(e)ko martxoak 22
Horrez gain, baleazaleen abentura ordaintzeko dirua Gaztelatik zetorrela esanarazi zieten Albaolako eledunei: ontziak eraikitzeko eta bidaiak egiteko asegurua Gaztelako artile ekoizleek jarritako diruarekin bermatzen zela, alegia.
— Edu Lartzanguren (@edulartzanguren) 2018(e)ko martxoak 22
Noski, hona helduta, errelato espainiazaleak Lapurdiko baleazaleak kareletik bota ditu.
— Edu Lartzanguren (@edulartzanguren) 2018(e)ko martxoak 22
Errelatoaren mikrogerraren azken atala atzo gertatu zen. Pasaian maiatzean egingo duten Itsas Jaialdia aurkeztu zuten prentsaurrekoan.
— Edu Lartzanguren (@edulartzanguren) 2018(e)ko martxoak 22
Denis Itxaso Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kiroletako diputatuak, Pasaiako alkate Izaskun Gomezek eta Jaurlaritzako Turismo sailburu Alfredo Retortillok aurkeztu zuten jaialdia. Hirurak PSEkoak dira. Aldamenean zuten Albaolako Xabier Agote.
— Edu Lartzanguren (@edulartzanguren) 2018(e)ko martxoak 22
“Ondare” hitza izan zuten ahoan laurek, baina. Itxasoren hitz batzuk kenduta, erdara hutsez egin zuten agerraldia.
— Edu Lartzanguren (@edulartzanguren) 2018(e)ko martxoak 22
Jaurlaritzako Retortillok ez zuen aukera galdu errelatoaren ontziari eman nahi dioten norabidea erakusteko. Une batez, Espainiako Inperioaren nostalgiarekin hitz egin zuen. Blas de Lezo figura aldarrikatu zuen: “Injustamente olvidado héroe de Cartagena”, esan zuen.
— Edu Lartzanguren (@edulartzanguren) 2018(e)ko martxoak 22
Eta hori da Pasaia aldera datorrena. Diruaren kutxaren giltza daukatenek Espainiako Inperioaren nostalgia nabigatzera aretako dute datozen urteetan. Euskaldunak zeozer izan badira, Espainiaren loriaren itzalean izan direla esango dute.
— Edu Lartzanguren (@edulartzanguren) 2018(e)ko martxoak 22
Eta, horrela, Frankismoaren “vascos ilustres” haren errelatora itzuliko gara, poliki poliki, zonbiak bezala. Euskaldun Alderraia ontzi fantasmako eskifaia bagina legez. Dagoeneko hilda gaudelako.
Fini.
— Edu Lartzanguren (@edulartzanguren) 2018(e)ko martxoak 22