Estrenaldiak: Uztailak 30

Old

Oporrak paradisu tropikal batean igarotzeko hautua egin du familia protagonistak. Bat-batean deskubrituko dute erlaxatzeko aukeratutako hondartza bakartiak bizkor zahartzen dituela … bizitza osoa egun bakar batera murriztu diela.

Urteak ordu bihurtzen diren uneari buruzko thriller psikologikoa, denboraren iragaitearen dohaina eta izua oinarri dituena. M. Night Shyamalanen film luze berria den hau 2011an publikatutako eleberri grafiko batean oinarrituta dago. Sand Castle, Pierre Oscar Lévy idazle frantziarraren eta Frederik Peeters artistaren lana.

.

Jungle Cruise

Disneyland tankerako jolas parkeen erakargarritasunean oinarritutako filma. Itsasontzi txiki batek ibaia zeharkatu du oihanean zehar, arrisku ugari gurutzatuz.

.

Donde caben dos

Errutinak jandako bikote bat; bere azken maitasun harremanarekin etsiturik dagoen gazte bat; neskalagun desesperatu bat; banatutako bi lehengusu; esperimentatu nahi duten lagun talde bat … Gau batez, inoiz lehenago imajinatu gabeko egoera sorta zoroa biziko dute, ahalik eta modu onenean: elkarrekin eta bata bestearengandik oso gertu.

.

 

(…)
Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!
.

Euskal pantailaren gunea