Estreinaldiak: Uztailak 7

Estreinaldiak: Uztailak 7 –

Estreinaldiak: Uztailak 7

Estreinaldiak: Uztailak 7

.

Vesper (Kristina Buozyte, Bruno Samper)

Zientzia fikzioa | Drama

Lurraren ekosistemaren kolapsoaren ondorengo etorkizun distopikoan girotuta, Vesper 13 urteko neskatoak, geldiarazitako bere aitaren biziraupenagatik borrokan ari denak, sekretu bat duen emakume misteriotsu bat ezagutuko du. Andreak bere asmamena, indarra eta bio-hackeorako trebetasunak erabiltzera behartuko du nerabea, etorkizun baten aukeraren alde borrokatzeko.

2022 | Sitgesko Zinemaldia: Sail Ofiziala

.

The Black Demon (Adrian Grunberg)

Thrillerra | Ekintza | Marrazoak

Paul Sturges (Josh Lucas) petrolio-enpresa bateko langilea da, eta Mexikoko badia urdineko opor idilikoak aprobetxatzen ditu ozeanoaren erdian dagoen plataforma baten ohiko ikuskapena egiteko. Lan erraza izango zela uste zuena amesgaizto bilakatuko da, ordea, bere lurraldea kosta ahala kosta babestearekin obsesionatuta dagoen megalodoi odoltsu batekin aurrez aurre topo egingo duenean. Bere kasa abandonaturik, eta irentsiak izateko etenik gabeko mehatxupean, familiak lehorrera itzultzeko modua aurkitu beharko du, marrazo handiaren eraso hilgarriak saihestuz.

.

Eiga Slam Dunk / The First Slam Dunk (Takehiko Inoue)

Animazioa | Manga

Hanamichi Sakuragi gazte delitugile bat da, zigor-aurrekari zerrenda luzea duena eta neskek errefusatzen dutena. Bigarren Hezkuntzako Shohoku eskolan izena eman ondoren, Hanamichiri saskibaloia maite duen Haruko izeneko neska batenganako interesa piztuko zaio.

.

Te estoy amando locamente (Alejandro Marin)

Drama | 70ko hamarkada | Homosexualitatea

Sevilla, 1977. Homosexualitatea delitu den une honetan, Reme, bere semearen maitasunak mugitutako ama tradizionala, artista izateko hautagai den nerabea, Andaluziako LGTBI mugimenduan murgilduko da, paradoxikoki Elizaren baitan.

.

Bed Rest (Lori Evans Taylor)

Beldurra | Naturaz gaindikoa | Fantasia

Hainbat urtez familia bat osatzeko borrokan aritu ondoren, Julie Rivers (Melissa Barrera) protagonistak haurdun gelditzea lortuko du, eta etxe berri batera joango da bizitzera senarrarekin. Medikuak erabateko atsedena hartzeko agindua emango dio eta Julie mamu-esperientzia beldurgarriak jasaten hasiko da, iraganeko deabruak esnatuko dizkion agerraldi puntualak, bere buruari galdetu araziko diotenak era bere etxea sorginduta dagoen edo dena buruan duen.

.

(…)

Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!

 

Estreinaldiak: Uztailak 7

Estreinaldiak: Uztailak 7

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude