Estreinaldiak: Martxoak 31

.

The United States vs. Billie Holiday

Billie Holiday (Andra Day) ospetsuak, garai guztietako jazz musikaririk onenetakoak, mundu osoko jarraitzaileen babesa eta gurtza jasoaz igaro zuen bere ibilbidearen zatirik handiena. Musikari eskainitako bizitza bat,  AEBko Narkotikoen Departamentu Federalak, Jimmy Fletcher (Trevante Rhodes) agentea eta Holiday-ren bikote ohia buru zela, zuzendutako ezkutuko operazio baten bidez helburu bezala ezarri zuela jakinda.

.

The Unholy

Bere jardunaren egun txarrenak bizi dituen kazetari batek  Ama Birjinak bisitatu duela dioen neska gazte baten itxurazko miraria ikerketa abiatuko du, Ingalaterra Berriko herri txiki batean gertatutako mirari sorta batekin egingo du topo. Kazetaria istorioaren esklusiba izaten saiatuko da, bere karrera gorenera eramateko berriro ere. Ez du jakingo, ordea, gertakari hauek berak pentsatutakoa baino aurpegi ilunagoa dutela.

.

Digimon Adventure: Last Evolution Kizuna

Digimon sagaren atal berri honek amaiera emango dio jatorrizko istorioari. Tai eta Agumon aktoreen arteko harremana azpimarratuko du, eta elkarrekin izan zuten azken abentura bezala aurkeztu dute.

Animea ikusten hazi ziren horientzako mezua: hasi musuzapiak prestatzen.

.

Asteko estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEAn.

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude