[Azalak] Realaren garaipena egunkarien azaletan

[Azalak] Erreala gaurko egunkarien azaletan –

Erreala egunkarien azaletan Espainiako Errege Kopa bere historian hirugarrenez irabazi ostean.

Erreala Athletic baina hobeto aritu da partida osoan, eta Oiartzabalek egin du gola penaltiz 63. minutuan. Imanolen fedearen gailurra berrian, Imanol Magrok, Mila bide daude irabazteko Aitor Manterolak, Imanol: «Erreala ale! Irabazi arte! Beti egongo gara zurekin!» Paulo Ostolazak, Oiartzabal, are ikurrago Ainara Arratibelek. eitbGolaren ospakizuna La Cartujako harmailan bideoa eta Eta Illarramendik tronpeta jo zuenekoa … Hemen gaurko “aberri eguna” eguneko egunkarien azalak.

[Azalak] Erreala gaurko egunkarien azaletan

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

2 pentsamendu “[Azalak] Realaren garaipena egunkarien azaletan”-ri buruz

  • Aitor Etxebarrua 2021-04-07 18:07

    Uste dut egun honetako audientzia-datuak interesgarriak izan daitezkeela.
    Hona hemen nik lortu ditudan batzuk:

    ETB1ena: %21,9 (536.000 ikuslek egin zuten bat) Euskaldunen artean %39,7koa (ez dakit hau nola kalkulatzen den)
    T5en %51

    Nola interpreta daitezke datuak? Onak dira euskarazko katearentzat? Zer uste duzue?

    Aitor

  • 2016. urtean egindako azken mapa soziolinguistikoaren arabera:

    Etxeko hizkuntza (EAEn):
    – Euskara %13,8
    – Euskara + gaztelania %9,5
    – Gaztelera %73,9
    – Beste bat %2,8

    Lehen hizkuntza (EAEn)
    – Euskara %18,3
    – Euskara eta gaztelania %5,7
    – Gaztelera %71,7
    – Beste bat %4,4

    Ikus dezakegu nola Euskara + euskara eta gaztelaniaren ehunekoak ikusleen %21,9tik gertu dagoela (%23,3 eta %24).

    Beste datu batzuk ere kontuan izan beharko genituzke, hala nola, EAEn ikusle-neurgailuak dituztenen artean zeintzuk diren euskaldun aktiboak eta zeintzuk ez edo telebista aurrean euskalduna ez den norbaitek zer ikusi baldintzatzen duela

    Hortaz, nik behintzat ehuneko hori ez dut datu txar moduan ikusten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude