Estreinaldiak: Maiatzak 7

Estreinaldiak: Maiatzak 7 –

 

Four Good Days

Hamar urtez opioideen kontsumoa eten ez izanak hondatu egin du Mollyren bizitza. Deskubrituko duen sendagai berri batek, ordea, hegoak emango dizkio berriro hasteko, baldin eta lau egunez garbi mantentzeko gai bada. Bere ama Deben laguntza ezinbestekoa izango du helburu berria lortzeko bidean: biek elkarri dioten maitasuna inoiz ez bezala azaleratuko du bizitzak eskainitako esperantza izpi honek.

.

Those Who Wish Me Dead

Hilketa baten lekuko izan den nerabe batek bi hiltzaile izango dute atzetik jarraika, Montanako lur basatietan zehar. Gaizkileengandik harrapatua izateko biziraupeneko ezagutza oinarrizkoa badu ere, gertuko sute batek asko zailduko du gertakarian nahastutakoen bidean.

.

El olvido que seremos

Izen bereko liburuan oinarrituta, El olvido que seremos filma bihotz oneko gizon bati buruzkoa filma da. Héctor Abad Gómez mediku eta giza eskubideen aldeko aktibista ezaguna izan zen 70eko hamarkadako Medellin polarizatu eta bortitzean. Istorioak mediku horren bizitza kontatuko du, seme-alabez ez ezik, klase behartsuenetako umeez ere kezkatzen zen aita baten bizitza, hain zuzen. Eszenatokia: etxea, tolerantzian eta maitasunean funtsaturiko hezkuntza batek berezko dituen bizitasunez eta sormenez beteriko tokia.

Erabat ezustean, gizonaren alaba maiteetako bat minbizi izugarri batek jota hilko da. Izaki ezin bereziago bat galdu izanak eragindako tristurak eta amorruak bultzatuta, Héctorrek begiak irekiko ditu, eta ikusiko du gizartea, ez entzuteaz eta zeharo intolerantea izateaz gain, bere atzetik joango dela, isilarazteko. Kontakizun intimoa, protagonistarengizonezko seme bakarraren –He?ctor Abad Faciolinceren– begietatik ikusia. Gaur egungo Kolonbiak duen idazlerik nabarmenetakoa da Abad.

.

 

Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!

Estreinaldiak: Maiatzak 7-

Euskal pantailaren gunea