Estreinaldiak: Irailak 15
Estreinaldiak: Irailak 15 –
A Haunting in Venice (Kenneth Branagh)
Thrillerra | Beldurra | 40ko hamarkada | Agatha Christie
Bigarren Mundu Gerraren ondorengo Venezian, Poirot, zeina erbestean eta erretiratua bizi den, gogoz kontra joango da espiritismo saio batera. Bertan dagoela, gonbidatuetako hilik agertuko da. Detektibe ohiaren esku egongo hiltzailea aurkitzea…
Agatha Christie idazle ezagunaren Hercule Poirot pertsonaiean oinarritutako filma.
.
Il sol dell’avvenire (Nanni Moretti)
Komedia | Drama
Giovanni (Nanni Moretti) italiar zinemagile ezaguna bere film berria filmatzeko prestatzen ari da. Baina krisian dagoen bikotekidea, porrot egiteko zorian dagoen ekoizle frantziarra eta jaramonik egiten ez dion alaba… guztiak bere kontra jarri diraa! Beti mugan, Giovannik gauzak egiteko modua birplanteatu beharko du.
2023 | Cannesko Zinemaldia: Sail Ofiziala
.
After Everything (Castille Landon)
Drama | Nerabezaroa
Hardinek (Hero Fiennes Tiffin) aurrera egiteko borrokan jarraitzen du. Idazlearen blokeoak eta Tessarekin (Josephine Langford) izandako haustura mingarriak estututa, Portugalera joango da iraganean min egin zion emakume baten bila… eta, bide batez, bere burua ere aurkitzeko itxaropenez. Tessa berreskuratzeko nahiak itsututa, konturatuko da bere izaera aldatu behar duela behin betiko konpromisoa hartu aurretik.
After We Fell (2021) eta After Ever Happy (2022) filmen jarraipena.
.
Todos los hombres de Dios (Daniel Calparsoro)
Thrillerra | Ekintza | Terrorismoa
Atentatu baten ondoren, Santi bahitu gisa hartuko du Hamzak, bizirik atera den terrorista bakarrak. Ustekabeko biraketa batek paperak trukatuko ditu, ordea, eta Santi giza bonba bilakatuko da Madrilgo Kale Nagusian zehar, lehergailuz betetako txaleko batekin. Inteligentzia- eta larrialdi-zerbitzuek eta komunikabideek indarrak batuko dituzte haren bizia salbatzeko, ustekabeko ondorioak dituzten hedabideen trataera informatibo lazgarriaren mehatxupean.
Daniel Calparsoro zinemagile donostiarraren azken lanak Luis Tosar, Inma Cuesta, ourdin Batán, Roberto Enríquez, Antonio Buil eta Patricia Vico ditu protagonista, besteak beste.
.
(…)
Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!