Irailak 14, estreinaldiak!

Irailak 14, estreinaldiak! –

Estreinaldiak: Irailak 14

Abuztuak 10, estreinaldiak

The Predator

Aski ezaguna dugun saga baten ale berria, Shane Black zuzendariaren sukaldean labekatua. Unibertsoko harrapakari letalenak inoiz baino indartsuagoak, azkarragoak eta hilgarriagoak dira orain, beste espezie batzuen DNAz indartuak izan baitira. Haur baten jolasak istripuz ekarriko ditu Lurrera bueltan, eta talde murritz baten erantzun azkarraren esku geratuko da gizakien biziraupena.

Todos lo saben

Laura protagonistaren bidaiak ardaztuko du filma. Bere familiak lagunduta, Buenos Airestik Espainiarako bidea egingo du, bere jaioterrira, famili ospakizun batera. Hasiera batean familia-bilkura laburra behar lukeen horrek, ordea, ezusteko bidea hartuko du bat-batean, eta inplikatutako guztien bizitzak aldatuko ditu errotik.

Penelope Cruz eta Javier Bardem bikotea izango da filma gorpuztuko duen lan-taldearen buru, baina Ricardo Darín, Eduard Fernandez, Inma Cuesta, Barbara Lennie edota Ramon Barea euskal aktorearen kalitatezko lanaz gozatzeko aukera ere izango dugu.

Book Club

Fifty Shades of Grey eleberriaren efektua ezagutuko dugu, bere irakurle-taldean liburua irakurri berri duen emakume talde baten eskutik. Diane Keaton, Jane Fonda, Candice Bergen, Mary Steenburgen, Andy García, Craig T. Nelson… gutxi gehiago behar da erreferentzia on bat emateko.

La casa di famiglia

Alex, Orestes, Jacinto eta Fanny anai-arrebak dira filmeko protagonistak, eta landa eremuko etxe zoragarri batean bizi dira elkarrekin. Haien aitak koma egoera ustez itzulezina pairatzen duenean, familia-etxea saltzeko erabakia hartuko dute, bildutako diruaz Alexen arazo ekonomikoak arindu asmotan. Etxea zein barruko altzari guztiak sartu dituztela aita esnatu egingo da, eta berrosatze on baten izenean, ezer gertatu ez balitz bezala egin beharko dute aurrera.

Duck Duck Goose

Antzar bakarti batek galdutako bi ahatetxo lagundu beharko ditu, hegoaldera abiatu duten bidaian. Etxeko txikiek ere zinemaz gozatzeko aukera izango dute aste honetan, animazio txinatar honen eskutik.

estreinaldiak
Gaiaren inguruan gehiago jakiteko, zatoz ZINEAra!
Irailak 14, estreinaldiak!

Euskal pantailaren gunea

Zer duzu buruan “Irailak 14, estreinaldiak!”-ri buruz

  • Mesedez! Bikoizketa gehiago (euskaraz) etxeko txikienek zinemaz goza ahal dezaten.