Estreinaldiak: Azaroak 4

Estreinaldiak: Azaroak 4 –

Estreinaldiak: Azaroak 4

Estreinaldiak: Azaroak 4

.

No mires a los ojos (Félix Viscarret)

Drama |

Juan José Millás idazle laudatuaren izen bereko eleberriaren egokitzapena.

Damian kaleratu berri dute, 20 urtez enpresa berean lan egin ondoren. Bere erreakzio amorroatu eta bortitz samarrak korrika irtetera eta bulegotik irtetean aurkitzen duen lehen lekuan ezkutatzera eramango du: furgoneta batean kargatutako armairu batean.

Armairua, Damian barruan duela, Luzia eta Federen etxean entregatuko dute; Damianen adineko bikotea, alaba nerabearekin, Mariarekin, bizi dena. Gau hartan bertan, ustekabeko bulkada batek familiarekin gelditzera eramango du protagonista, itzaletik zelatan dagoen presentzia misteriotsu bat bilakatzeko.

2022 | SEMINCI – Valladolideko jaialdia: Film Iberoamerikar Onena

.

13 exorcismos (Jacobo Martínez)

Thrillerra | Deabrutzea |

Espiritismo saio baten ostean, Laura Villegas modu bitxian portatzen hasi zen. Bere alabaren jarrera okerrarekin asaldaturik eta deabruak hartu duela sinetsita, bere gurasoek Aita Olmedorengana jotzen dute, Vatikanoak deabruarekin lotura duten aferetan esku hartzeko baimendutako 15 exorzistetako batengana.

.

Prizefighter: The Life of Jem Belcher (Daniel Graham)

Drama | Biografikoa |

XIX. mendearen hasieran, boxeoa erregeen kirola zenean, Jem Belcher (Matt Hookings), boxeolari gazte eta talentuduna, bere aitona Jacken (Russell Crowe) urratsak jarraituz, Ingalaterrako historiako txapeldunik gazteena izatera iritsi zen. Hau boxeoaren jaiotzaren benetako istorioa da, orain arte inoiz kontatu ez dena.

.

Coupez! (Michel Hazanavicius)

Komedia | Remake | Zonbiak |

Lagun talde bat zonbien pelikula bat grabatzera doa aspaldian hustutako eraikin batean. Teknikari eta aktore ganorabakoen artean, badirudi zuzendaria bakarrik dagoela prest aurrekontu txikiko beldurrezko filma amaitzeko behar duen lana eta denbora inbertitzeko… Halako batean, zonbi errealak azalduko diren arte.

2022 | Cannesko Jaialdia: Irekiera filma, Sail Ofiziala

2022 | Sitgesko Jaialdia: Sail Ofiziala

.

Vasil (Avelina Prat)

Drama | Migrazioa | Xakea |

Vasil azkarra da, karismatikoa, bridgean eta xakean jokatzen nagusi, baina kalean lo egiten du Bulgariatik iritsi zenetik. Alfredok, arkitekto erretiratu batek, bere etxean hartuko denboraldi batez, bere alaba Luisaren harridurarako. Bi gizonek ez dute ezer komunik, xakerako grina izan ezik.

2022 | SEMINCI – Valladolideko jaialdia: Aktore Onenaren Saria – EX AEQUO (Ivan Barney eta Karra Elejalde)

.

(…)

Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!

 

Estreinaldiak: Azaroak 4

Estreinaldiak: Azaroak 4

Euskal pantailaren gunea