Zero eta Bat, euskarazko podcast artifizialena

Zero eta Bat, euskarazko podcast artifizialena –

Adimen artifizialak sortutako testuekin osatu daiteke podcast bat? Galdera horri erantzuten saiatu da Beñat Erezuma Teknologia irakaslea; Zero eta Bat podcast artifiziala izan da horren emaitza.

Zero eta Bat, euskarazko podcast artifizialenaAdimen artifizialari eskatu zaiona da errelatu bat idazteko. Segundo gutxiren buruan, GPT-3 adimen artifizialak testua idatzi du, hari eskatutako baldintzei erantzunez. Gero, testuok moldaketa txikiren bat izan dute Beñaten aldetik.

Adimen artifizialaren testuarekin osatutako podcastaren lehen atala entzun dezakezu bai iVoox-en, Spotify-n zein Youtube-n. Azken horretan, bideoa 8 hizkuntzatan azpititulatua aurkituko duzu. Bideoan agertzen den irudia ere, beste adimen artifizial batek sortu du, eskaera zehatz bati erantzunez.

Hurrengo asteotan atal gehiago izango dituzu entzungai.

On egin!

Euskarazko podcast artifizialena