Estreinaldiak: Azaroak 25
Estreinaldiak: Azaroak 25 –
Ainarak (Ritxi Lizartza eta Juan San Martín)
Dokumentala | Migrazioa | Generoa
Anne Etchegoyen abeslariaren eskutik, 1870 eta 1940 artean, Nafarroako eta Aragoiko milaka emakumek –ainarak izenez ezagutzen ditugunak, hegaztien antzeko migrazioa egiten zutelako– Pirinioetatik Mauleraino neguan egindako bideari heldu diote filmaren egileek.
Espartinen industrian lan egitera joaten ziren eta udaberrian etxera itzuli, familiari laguntzeko edo bere familia osatu eta bizitza berri bat hasteko helburuarekin. Denboran, geografian eta zirkunstantzia historiko eta pertsonaletan zehar egindako bidaia da, artxibo, dokumentu, argazki eta elkarrizketen bidez, eta Annek haien bide bera egingo du filmean zehar.
.
Mad Heidi (Johannes Hartmann, Sandro Klopfstein)
Thrillerra | Ekintza | Komedia
Gobernuaren tropa basatiek bahituko dute Heidi mendizale suitzarra. Bere burua defendatu beharrean aurkituko da bapatean, gorrotoa isurtzen duen estatu-makinaria oso baten aurka.
.
The Woman King (Gina Prince-Bythewood)
Ekintza | Drama | Feminismoa |
Epopeia historikoa, XVIII. eta XIX. mendeetan Afrikako estatu boteretsuenetako bat izan zen Dahomeyko Erresuman gertatutako benetako gertakarietan inspiratua. Istorioak Nanisca (Davis), emakumezkoen unitate militarreko jenerala eta Nawi (Mbedu), anbizio handiko errekluta, jarraitzen ditu. Elkarrekin borrokatu ziren beren ohorea urratu zuten etsaien aurka, beren jendea esklabo bihurtu zuten eta bizi izan zuten guztia suntsitzeko mehatxua egin zuten horiek mende hartuta.
Aktore zerrendan ageri dira Viola Davis, John Boyega, Lashana Lynch edota Hero Fiennes-Tiffin.
2022 | TIFF – Torontoko Nazioarteko Jaialdia: Aurrestreinaldia
.
Bones and All (Luca Guadagnino)
Drama | Beldurra | Erromantzea |
Marel Yearlyk (Taylor Russell) abiatutako bidaia izango da filmaren hari-eroalea; bere herrialdean zehar, inoiz ezagutu ez duen aita hura aurkitzeko egingo duen bidaia fisiko zein pertsonala. Aldi berean, maite duten pertsonak hiltzeko eta irensteko beharra sentitzearen zergatia ulertzen saiatuko da.
2022 | Veneziako Jaialdia: Zuzendaritza Onena eta Aktore Berri Onena (Taylor Russell)
2022 | Sitgesko Jaialdia: Sail Ofiziala
2022 | Gotham sariak: Interpretazio Onenaren sarirako hautagai (Russel)
.
(…)
Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!
Estreinaldiak: Azaroak 25