Estreinaldiak: Apirilak 8

-Estreinaldiak: Apirilak 8 –

Estreinaldiak: Apirilak 1

Estreinaldiak: Apirilak 8

Orkestra lurtarra

Filmaren protagonista Manu da. Musika-banda bat osatzeko ametsa du, eta bere lagun zoroei eskatuko die laguntza: urduri dagoenean besapean azkura sentitzen duen kontrabaxu-jotzailea; naturaz gaindiko usaimena duten Perfumetti anaia bikiak; Korokanti abeslari liriko biboteduna eta Osoki, agertokiari beldurra dion perkusionista. Gainera, presidente ahuntza ere izango dute bidelagun.

Imanol Zinkunegi eta Joseba Ponce dira zuzendariak, eta animazioan ibilbide luzea egindakoa den Lotura Films ekoiztetxearen babesa du proiektuak.

.

.

Fantastic Beasts: The Secrets of Dumbledore

Albus Dumbledore irakasleak (Jude Law) badaki Gellert Grindelwald (Mads Mikkelsen) azti ilun boteretsua mundu magikoa menderatzeko eraso-ekintza prestatzen ari dela. Berak bakarrik aurre egiteko botere nahikoa ez duelaren jakitun, Newt Scamander (Eddie Redmayne) Magizoologoarengan konfiantzazko laguna buru duen mago, sorgin eta mugglez osaturiko taldea eratuko du borroka handirako.

.

.

Paris, 13th District

Paris, 13. barrutia, Les Olympiades auzoa. Émiliek Camille ezagutuko du, Norarengandik ekarria sentituko dena, eta, aldi berean, Amberren bidean gurutzatuko dena. Hiru neska eta mutil bat. Lagunak dira, batzuetan maitaleak eta, askotan, biak.

.

.

(…)
Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!
.

Estreinaldiak: Apirilak 1Estreinaldiak: Apirilak 8

Euskal pantailaren gunea