Estreinaldiak: Apirilak 22

-Estreinaldiak: Apirilak 22 –

Estreinaldiak: Apirilak 13

Estreinaldiak: Apirilak 22

The Northman

Islandia, X. mendean. Eskandinaviar jatorriko printze bat (Alexander Skarsgård) bere aitaren erailketa mendekatuko duen borrokaren bila dabil, kosta ala kosta.

Gladiator nordiko baten tankera hartzen duen film honek, Nicole Kidman, Anya Taylor Joy, Willem Dafoe, Ehan Hawke edota Björk izarren parte-hartzea izango du, besteak beste.

.

Veneciafrenia

Ez da ideia ona San Marko lehoiaren, Dogoen, Otelo mairuaren, Izurritearen Medikuaren eta Poeren The Cask of Amontilladoren hirira joatea ero moduan “Irentsi egingo ditugu Veneziako beheak eta goiak!” oihukatuaz. Zeren eta denok (protagonistek izan ezik) dakiguna gertatuko da.

Batez ere, Alex de la Iglesiak zuzendutako abentura bada eta gidoian Jorge Guerricaechevarría inplikatuta baldin badago. Are gehiago, bertakoak turistekin nazka-nazka eginda dauden momentuan iristen bazarete. Oroz gain, Corto Maltesen kondaira veneziarra ezagutzen ez baduzue. Batik bat, maskaren inauteriak serio hartzen ez badituzue.

Donostiako Fantasia eta Beldurrezko Zinemaren 32. Astean aurkeztu eta publikoaren onespena erdietsi eta gero helduko da filma zirkuitu komertzialera.

.

Dog

Adiskide baten hiletara bidean, AEBko mendebaldeko kostaldea zeharkatuko du Briggs protagonistak, Lulu txakurrak lagunduta.

.

Arthur Rambo

Nor da benetan Karim D? Hedabideek maite duten idazle berria? Edo Arthur Rambo ezizenaren babesean, norbaitek sare sozialetan aurkitutako eta gorrotoz betetako mezuen egilea?

(…)

Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!

.

Estreinaldiak: Apirilak 13

 

Euskal pantailaren gunea