Estreinaldiak: Apirilak 21

Estreinaldiak: Apirilak 21 –

Estreinaldiak: Apirilak 21

Estreinaldiak: Apirilak 21

.

A los libros y a las mujeres canto (Maria Elorza)

| Dokumentala | Drama |

Emakume bati ia Avioneta (hegazkin txiki) izena jarri zioten. Beste batek liburutegi bat izan zuen bere kotxeko atzeko eserlekuan. Beste batek etxeko liburutegiko apal errebeldeen ondorioz hatz bat hautsi zuen. Zigarrogileek disertazioak entzuten dituzte lanean. Plantxagileek poemak gogoratzen dituzte. Horiei guztiei kantatzen diet. Suaren, uraren, sitsaren, hautsaren, ezjakintasunaren eta fanatismoaren aurka, emakume-armada anonimo batek liburuak zaintzen ditu. Erresistentzia intimoa da, epikarik gabekoa, iraultzarik gabekoa, armarik gabekoa.

Irakurri Ines Arruek ZINEAn argitaratutako kritika, hemen.

2022 | Donostia Zinemaldia: Zuzendari Berriak – Gazteriaren TCM saria

2022 | Rotterdamgo Nazioarteko Zinemaldia: Bright Future

2022 | BAFICI – Buenos Aires Festival Internacional de Cine Independiente

2022 | Festival du Cinema Espagnol (Nantes)

 .

20.000 especies de abejas (Estibaliz Urresola)

| Drama | Haurtzaroa | Transexualitatea |

Cocó, zortzi urtekoa, ez da moldatzen besteek berarengandik espero dutenaren aurrean, eta ez du ulertzen zergatik. Bere inguruko guztiek Aitor deitzen diote behin eta berriz, baina ez du bere burua izen horretan ezagutzen. Amak, Anek, oporrak aprobetxatuko ditu hiru seme-alabekin bere amaren etxera joateko. Bertan bizi dira Lita ama eta Lourdes izeba, erleen hazkuntzan murgildua. Beren bizitzak aldatuko dituen uda honek beren zalantzei eta beldurrei aurre egitera behartuko ditu hiru belaunaldi oso desberdinetako emakume horiek.

Irakurri Iker Zabalak ZINEAn argitaratutako kritika, hemen.

2023 |  Berlinale – Berlingo Jaialdia: Urrezko Hartza  – Emakumezko aktore protagonista onena (Sofía Otero)

2023 | Malagako Jaialdia: Urrezko Biznaga Film Onenari eta Taldeko aktore onenari saria (Patricia López Arnaiz)

.

Maybe I Do (Michael Jacobs)

| Komedia erromantikoa |

Michelle (Roberts) eta Allen (Bracey) protagonistek beren urteetako maitasun harremanaren hurrengo urratsak aztertzen ari dira. Gurasoak (Diane Keaton, Susan Sarandon, Richard Gere eta William H. Macy) gonbidatzea erabakitzen dute, azkenean elkar ezagutu eta ezkon-bizitzaren inguruko “jakituria” haiekin parteka dezaten. Ez dakitena da gurasoek aski ongi ezagutzen dutela elkar, eta horrek maitasunaren balioari buruzko iritzi oso desberdinak izatera eramango dituela.

.

GEZ_Banner2023_650x115

.

Coldplay – Music of the Spheres: Live at River Plate (Paul Dugdale)

| Dokumentala | Musikala | Zuzeneko emanaldia |

Coldplay musika talde ezagunak Buenos Airesko River Plate estadioan eskainitako Music Of The Spheres kontzertuaren zuzeneko grabazioa, bastidoreen arteko elkarrizketak eta elementuak barne hartzen dituena.

.

(…)

Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!

 

Estreinaldiak: Apirilak 21

Estreinaldiak: Apirilak 21

Euskal pantailaren gunea