Estreinaldiak: Apirilak 1

Estreinaldiak: Apirilak 1 –

Estreinaldiak: Apirilak 1

Estreinaldiak: Apirilak 1

Mass

Zorigaitz deskribaezin baten ondorioz bizitzak suntsituta geratu eta urte batzuetara, bi guraso-bikotek modu pribatuan hitz egitea adostuko dute, aurrera egiten saiatzeko.

2021eko Donostia Zinemaldiaren New Directors saioan lehiatu zen filma, 69. Edizioaren baitan. Irakurri hemen Txomin Lasa Manterola kritikariak orduan jasotakoak.

.

Ámame

Santiago emozionalki hautsitako gizona da, ardatzik topatu ezinik,  erabat noraezean dabil bere bizitza pertsonalean. Laila alaba nerabearekin batera, uda kaotikoa igaroko du Argentinan eta Brasilen, esperientzia horrek bien arteko harremanean eta, oro har, bizitzan, inflexio-puntua suposatuko duela jakin gabe.

.

Morbius

Michael Morbius doktorea (Jared Leto) odolean gaixotasun bitxi bat duen biokimikaria da. Bere gaixotasunari erantzun bat eman eta sendabidea aurkitzen saiatzen denean, ordea, banpirismo moduko batekin kutsatuko da.

Sendabidearen ondoren, Michael inoiz baino biziago sentitzen da, eta hainbat dohain eskuratuko ditu, hala nola, indarra eta abiadura, odola kontsumitzeko premia jasanezinaz gain. Tragikoki antiheroi inperfektu bilakatuta, Morbius doktoreak biziraupenerako azken aukera bat izango du.

.

Sonic the Hedgehog 2

Green Hillsen finkatu ondoren, Sonic protagonistak lehentasun bihurtuko du benetako super heroia izateko dohainak badituela erakustea. Robotniken itzulerarekin helduko zaio horretarako akera, Knucklesekin batera, zibilizazioak suntsitzeko boterea duen esmeralda baten bila itzuli baita gaizkilea.

.

(…)
Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!
.

Estreinaldiak: Apirilak 1Estreinaldiak: Apirilak 1

Euskal pantailaren gunea