Estreinaldiak: Abuztuak 4
Estreinaldiak: Abuztuak 4 –
De perdidos a Río (Joaquín Mazón)
Komedia | Adiskidetasuna
Pedro, Kiko eta David, hogeita hamarna urteak luze pasatako hiru lagun, Rio de Janeirora joango dira Mateoren gorpua batzera. Beraien institutuko laguna da, baldintza arraroetan hil dena. Brasilera iristean, ordea, ezer ez da esperotakoa izango: Mateok, hildakoak, ihes egin du, eta bere neska-lagun ohia haren bila dabil.
.
Meg 2: The Trench (Ben Wheatley)
Zientzia fikzioa | Beldurra
Ikerketa-talde batek itsasoko sakonerak aztertzeko asmoz misio berezi bat abiatuko du. Baina bidaia kaosean bilakatu da meatze-operatibo batek kolokan jarriko duenean. Bizirauteko, borrokaldi arriskutsu bat hasiko dute. Megalodon munstroei eta ingurumen-lapurrei aurre egin beharko diete heroiek.
The Meg (Jon Turteltaub, 2018) filmaren jarraipena da.
.
Call Jane (Phyllis Nagy)
Drama | 60ko hamarkada | Historikoa | Feminismoa
Chicago, 1968. Joy, etxekoandrea, bere senarrarekin eta alabarekin bizi da, herrialdea asaldura politiko bortitzaren mehatxupean dagoen bitartean. Berak hala nahi izan gabe, haurdun geldituko da, eta inork ez dio abortatzen lagunduko, legalki baimenduta ez baitago. Emakume talde klandestino bat aurkituko du, Virginia buru duena, eta irtenbide seguru bat proposatuko dio.
2022ko Berlinale Jaialdia: Sail ofiziala
.
Die Schule der magischen Tiere 2 / The School of the Magical Animals 2 (Sven Unterwaldt Jr.)
Komedia | Fantasia | Zinema Familiarra
Animalia magikoen eskolako ikasleek musikal bat antolatu nahi dute eskolaren urteurrenerako. Ida pozik dago, ekimena zuzentzeko aukera duelako, baina entseguak oker doaz. Helenek interpretatuko du rol nagusia, baina Anna-Lena lotsatiak du benetan abesteko gaitasuna eta sekula ez luke Helenekin duen adiskidetasuna arriskuan jarriko. Halere, abeslari nagusia izateko lehiatu beharko dira, baita Jo maitemintzeko ere.
2023ko Alemaniako Zinemaren Sariak: Film komertzial arrakastatsuenaren saria
.
(…)
Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!