Estreinaldiak: Abuztuak 27

-Estreinaldiak: ABUZTUAK 27 –

Estreinaldiak: Maiatzak 14

Estreinaldiak: Abuztuak 27

Reminiscence

Nick Bannisterrek, iraganeko mundu ilun eta liluragarrian murgiltzen den ikertzaile pribatuak, galdutako oroitzapenak berreskuratzen laguntzen die bere bezeroei. Miamiko kostaldearen ertzean bizi da, itsaspean. Egun batean, Mae bezero berriaren agerpenarekin, bere bizitza aldatu egiten da. Izan ere, obsesio arriskutsu bilakatuko da Maek bilatzeko eskatuko dion hori.

.

Candyman

Aspalditik, Chicagoko Cabrini Green auzoko etxebizitza- eta hirigintza-proiektuak arriskuan egon dira ustezko serie-hiltzaile batek tokiari emandako ospe txarragatik. Eskua ordezkatzen dion kako berezi bat du arma nagusia, eta erraz deitu ahal zaio: ispilu baten aurrean bere izena bost aldiz errepikatuz.

Gaur, Cabriniren azken dorrea eraitsi zutenetik hamarkada oso bat igaro denean, Anthony McCoy (Yahya Abdul-Mateen) artista bisuala eta Brianna Cartwright (Teyonah Parris) neskalaguna berreraikitako auzoa dirudienaren luxuzko apartamentu batera joango dira bizitzera.

.

The Ice Road

Kanadako eskualde urrun eta izoztu bateko diamante meategi bat kolapsatu egingo da, bertako meatzari taldea bertan harrapatuz. Haiek erreskatatzeko kontratatutako talde bateko kide gisa, eskarmentu handiko gidari batek erreskate arriskutsuari ekingo dio: izoztutako errepide bat, desizozten ari denaren uharra eta aurreikusi ezin zitezkeen beste hainbat oztopo izango ditu aurrean.

 

(…)
Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!
.

-Estreinaldiak: Abuztuak 27-

.

.

Euskal pantailaren gunea