Estreinaldiak: Abenduak 22
Estreinaldiak: Abenduak 22 –
Migrazioa, bidaia ahatezina (Benjamin Renner, Guy-Laurent Homsy)
Animazioa | Txikientzat | Zinema Euskaraz
Mallard familia putzuan geratu da. Aita Mackek bere familiak Ingalaterra Berriko urmaelean daraman eguneroko lasaia atsegin du, baina ama Pamek gogo handia du bizitzaz gozatzeko eta bere seme-alabei mundua bere osotasunean erakusteko. Halako batean, ahate migratzaile familia bat leku urrunetako istorio zoragarriekin iritsiko da bizileku duten urmaelera; iritsiera hori baliatu eta Pamek Mack konbentizea lortuko du Jamaika tropikalera bidaiatzeko, bidean ere New York hiria zeharkatuz.
Hala, Mallardtarrak hegoaldera abiatuko dira negua igarotzera, baina gauzak ez dira espero bezala ateratzen. Esperientziak bide ezezagunak aurkitzen, lagun berriak egiten, inoiz imajinatu ez zituzten abenturak bizitzen eta, bide batez, elkar hobeto ezagutzen lagunduko die.
Zineuskadi elkartearen Zinema Euskara programari esker, filma euskaraz estreinatuko da Hego Euskal Herriko areto nagusietan.
.
Samsara (Lois Patiño)
Drama | Erlijioa | Esperimentala
Laosen, monje budista nerabe batek Thödol bardoa irakurtzen dio adineko emakume bati. Hil aurretik jendeari irakurri behar zaion testua da, bizitzaren harantzagoko orientaziorako gida gisa balio baitu. Emakume zaharra hil egiten da eta bere izpirituari laguntzen diogu bidaia espektral batean, hurrengo gorputzean berraragitu arte: Tanzaniako kostaldeko herri bateko ahuntz gazte bat, arrantzale familia batekin haziko dena.
2023 | Berlinale – Internationale Filmfestspiele Berlin: Epaimahiaren Sari Berezia ex aequo (Encounters sailean)
2023 | Seminci – Valladolideko Nazioarteko Zinemaren Astea: Sail Ofiziala
.
Aquaman and The Lost Kingdom (James Wan)
Fantasia | Ekintza | Sekuela
Lehen aldi hartan Aquaman garaitu ezinaren porrotari aurre egin ondoren, Black Manta, oraindik bere aitaren heriotza mendekatzeko beharrak bultzatuta, ez da ezeren aurrean geldituko. Oraingoan, inoiz baino indartsuagoa dator gainera, antzinako indar gaizto bat pizten duen Tridente Beltz mitikoaren botereaz lagunduta.
Hura garaitzeko, Aquamanek Orm anaia kartzelatuarengana jo beharko du, Atlantidako errege ohia, aurretik gertagaitza zirudien aliantza behingoz gorpuzteko.
.
A fuego lento / La passion de Dodin Bouffant (Tran Anh Hung)
Drama | XIX. mendea | Sukaldaritza
1885. Eugénie sukaldariak Dodin gourmet ospetsuarentzat lan egin du azken 20 urteotan. Denbora igaro ahala, sukaldaritza eta elkarrekiko miresmena harreman erromantiko bihurtu dira. Bikoteak plater paregabeak sortu ditu, jale zorrotzenak asetzeko adina onak. Alabaina, Eugéniek bere askatasuna baloratzen du eta ez du inoiz Dodinekin ezkondu nahi izan. Orduan, Dodinek aurretik inoiz egin ez duen zerbait egitea erabakiko du: Eugénierentzat bazkaria prestatzea.
2023 | Donostia Zinemaldia: Culinary Zinema
2023 | Cannesko Zinemaldia: Zuzendari onenari saria
2023 | Sevillako Zinema Europarraren Jaialdia: Sail Ofiziala
.
Cuánto me queda (Carolina Bassecourt)
Komedia
Bizitza egonkorra daraman mediku bikote batek haietako baten bizi-itxaropen laburraren berri izango du. Une horretatik aurrera, ustez galdutako denbora aprobetxatzen saiatuko dira, luzeago biziraungo duenaren etorkizuna antolatzen… Hala, inoiz baino agerikoak izango dira bakoitzaren filiak eta fobiak.
.
Renaissance: A Film by Beyoncé (Nadia Lee Cohen, Beyoncé)
Dokumentala | Musikala
‘Renaissance World Tour’ bira arrakastatsuaren kontakizun bisuala, Stockholmen (Suedia) hasi zenetik Kansas Cityn (Missouri) amaitu arte. Musikariaren grina, lan gogorra, parte-hartzea, bere adimen sortzailea eta bere ondarea sortzeko eta bere artea menderatzeko asmoa dira kontakizunaren ildoak.
.
Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!
Estreinaldiak: Abenduak 22