Estibaliz Urresolak “20.000 erle-espezie” filma aurkeztuko du Igartubeitin
Estibaliz Urresolak “20.000 erle-espezie” filma Igartubeitin –
- Azaroaren 9an, 16:00etatik aurrera. Proiekzioaren ondoren filma eskainiko da eta ondoren zinegilearekin solasaldia izango da
- Jarduera museoaren Zinemateka ekimenaren eta Landa Eremuko Emakumeen eta Zinemaren Ziklo Nazionalaren barruan kokatzen da
Datorren azaroaren 9an, Igartubeiti Baserri Museoak, Zinemateka proiektuaren barruan, zinema eta landa eremuko emakumeen zikloa hartuko du 16:00etan. Zine-erakusketa ibiltaria da, eta landa-ingurunean bizi diren emakumeei eskainitako filmak ematen dira bertan. Urtero ospatzen da urriaren 15etik aurrera, Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunaren baitan, urrian eta azaroan. Igartubeiti Baserri Museoak, Zinemateka ekimenaren baitan, “20.000 especies de abejas” filmaren proiekzioa eskainiko du, landa-eremutik eta landa-eremurantz doazen begiradak partekatzea bilatzen duen espazioa da honakoa, bertako gizartea eta errealitatea benetan islatzen duten ekoizpenei beren lekua eskainiz.
Filma Estibaliz Urresola zuzendariak aurkeztuko du eta ondoren solasaldia izango da 18:15etan.
Ekimen honen helburua landa-ingurunean bizi diren emakumeek egiten duten lana ikusaraztea da. Era berean, hiriko biztanleak ingurune horren bizimodu errealera hurbildu nahi ditu, emakumeen eginkizun egituratzailea, soziala eta ekonomikoa nabarmenduz eta herri eta hirietako biztanleen arteko ulermena eta konplizitatea bultzatuz.
Landa-eremuaren eta hiri-eremuaren arteko integrazioaren bilaketaren erakusgarri, zikloak aurrez aurreko proiekzioak (hiri handietan zein herri txikietan) eta doako streaming bidezko proiekzioak konbinatzen ditu.
“20.000 especies de abejas” Estibaliz Urresola Solagurenek idatzi eta zuzendutako 2023ko espainiar film dramatikoa da, eta Sofia Otero, Patricia López Arnaiz, Ane Gabarain eta Itziar Lazkano ditu protagonista.
Filmaz gozatzeko aurrez izena eman beharra dago: online, igartubeiti@gipuzkoa.eus; 943 72 29 78.
…
Sinopsia
Cocok zortzi urte ditu, ez dator bat gainerakoen itxaropenekin, eta ez du ulertzen zergatik. Inguruko guztiek Aitor deitzen diote behin eta berriz, baina ez du bere burua ezagutzen ez izen horretan ez besteen begiradan. Bere ama Ane (Patricia López Arnaiz) krisi profesional eta sentimentalean murgilduta dago, eta oporrak aprobetxatuko ditu hiru seme-alabekin amaren etxera joateko. Bertan bizi dira Lita ama (Itziar Lazkano) eta Lourdes izeba (Ane Gabarain), erleen hazkuntzarekin eta ezti-ekoizpenarekin lotura estua duena. Uda honek bizitza aldatuko die, eta hiru belaunalditako emakume hauek zalantza eta beldurrei aurre egitera behartuko ditu.
Sariak
- 2023: Berlingo Jaialdia: Zilarrezko Hartza – Protag interpretaziorik onena. (Sofia Otero)
- 2023: Goya Sariak: Gidoi, zuzendari berri eta emakumezko aktore onena (Gabarain)
- 2023: Zinema Europarraren Sariak (EFA). 2 izendapen
- 2023: Feroz Sariak: Film dramatiko eta aktore onena (Arnaiz)
- 2023: Malagako Zinemaldia: Urrezko Biznaga film onena, antzeztaldeko emakumezko aktore onena
Filman izeba Lurdes pertsonaiak apiterapia praktikatzen du, batere oinarri zientifikorik ez duen sasiterapia bat.
Halaber, filmaren ekoizleen asmoa da ikuseek sinets dezagula mutiko gorputza eduki arren “barrutik” neskak izan daitezkeen umeak existitzen direla.
Utzi mesedez jendeari izan nahi duena izaten eta senti nahi duena sentitzen….
“Utzi mesedez jendeari izan nahi duena izaten” esaldiak arazo batzuk dauzka:
“Nahi duguna” izan gaitezke; alegia, bat itsasontzi-kapitaina, arotza edo zunba irakaslea izan daiteke, xede hartara bere ahalegina, baliabideak eta ikasketak eskainiz gero. Hala ere, beti ezin da bete desio duguna. Esaterako, inork ezingo du inoiz bere sexua aldatu. Baita ere, ba omen dira guraso batzuk haien haurra beste sexukoa izatea nahi luketenak eta inkluso badira nahikeria horretan burubelarri tematzen direnak… baina hori ezinezkoa da.
… eta “senti nahi duena sentitzen”:
Lehenik eta behin, sentimenduak, emozioak ezin dira erabaki. “Hau sentitu nahi izan dut” esaldiak ez du zentzurik. Bigarren, sentimendu guztiak ez dira ontzat ematen. Bekaitza, erresumina, jelosia, frustrazioa bezalako -sentimen-bulkadak norberarengan ezagutu eta gainditzen ikasten dugu txikitatik. Ikasten goaz, ezin denean ezin dela. Hori da behintzat teorian. Heldu askok hori ez dakite, ez dute ulertzen.
Genero disforia oso gauza erreala da, eta normek eszepzioak izan ohi dituzte… Kasu bereziak errespetuz eta enpatiaz tratatuak behar lukete, laguntzeko gogoaz… Ezer ez da zuri ala beltz. Naturak ere kolore asko ditu, sexua aldatzen duten animaliak ere izan badira… https://www.acercaciencia.com/2012/09/19/los-animales-que-cambian-de-sexo/
Genero disforia oso gauza erreala da, beste buruko osasun arazo asko bezainbat. Baita ere oso erreala da guraso askori gizarte-langile bat jarri beharra zaiela gainean.
Baita ere errealitate bat da, Euskal Herrian ez bezala, Norvegia, Suedia eta Finlandiako osasun sistemak, besteren artean, adin txikikoei pubertaro-blokeatzaileak eta hormonak emateren kontra agertu direla; inkluso “trantsizio sozial” delakoaren kontra ere aholkuak ematen ari dira, beti itxoitea eta psikoterapia lehenetsiz.
Ni zain nago ea noiz aterako duen Urresolak “20.000 especies de abejas”-en bigarren partea, jarraipena: “20.000 hormona errezeta” edo “20.000 errezeta hormona”, ez nago ziur euskaraz nola esan behar den.
https://zuzeu.eus/buruari-bueltaka/20-000-hormona-errezeta-20-000-especies-de-abejas-filmari-kritika-feminista-kontuz-spoiler/