Esporrin

Esporrin –

Esporrin
IÑIGO URIZ/FOKU (Berria)

Gauza erraza da Maite Esporrinez barre egitea. Esporrin, maiatzeko udal hauteskunde gauean zintzurra urratu arte “Agur, Asiron, agur, agur” kantatu zuen hura. Esporrin, Iruñeko alkatetza Enrique Maia ultraeskuindarrari oparitu zion sozialista hura. Eta bai, erraza da Esporrin irrigarri uztea. Ateraldi xelebreak izaten baititu. Gure artean arraroa den abizena baitu. Patinete elektrikoaren aldeko aldarria egin eta gero patinete elektriko batekin istripua izan baitzuen. Baina barre erraz eta arinetatik harago, Esporrinek eta bere jarrerek kezkatzeko moduko gauzak dituzte. Jakinen duzue datorren hauteskunde kanpainan “Orain Espainia” leloa erabiliko duen PSOE alderdiak ez-nazionalistatzat duela bere burua. Eta erran ohi duela nazionalistak ezin direla ezkertiartzat jo. Eta hori dela ezkerren arteko akordioetatik at abertzaleak kanpo uzteko argudietako bat, eta guos guos guos. Baina, gero, batere lotsarik gabe, PSOEren bozeramaileek -Esporrinek, adibidez-, ezkerreko jarreren aurkako mezuak botatzen dituzte. Konparazio batera, Iruñerriko Mankomunitateko bere hautagaitza aurkeztu zuelarik, Maite Esporrinek adierazi zuen ez zuela begi onekin ikusten, EH Bilduk proposatu bezala, hondakinen bilketa langile publikoek egitea. Oharkabean pasatu zen langile publikoen aurkako mezu hura. Eta nik honera ekarri nahi izan dut. Lurraldetasun eta nortasun kontuez landara, Esporrinek eta bere lagun “sozialistek” zein gizarte mota sortu nahi duten argi izan dezagun.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2019ko urriaren 1ekoa]

Esporrin

Iruindarra Iruñean. Kazetaria @LABnafarroa sindikatuan. Irakaslea 'stand by' batean. Kolaboratzailea @fm983irratia n. Ekintzailea @ekonafarroa n.