Itzalaren itzala, ezereza bera

Itzalaren itzala, ezereza bera –

Xabier Euzkitzek Noticias de Gipuzkoa hedabidean.

Itzalaren itzala, ezereza beraAdimena omen da ondoen banaturiko dohaina, denok aski dugula uste izaten dugu. Jakintza edo ezagutzari dagokionez, izango da jakin beharreko guztia dakiela uste duenik. Normalean zokor-mazotik segapotora bitarteko jendea. Baina gizakiak beti izan du jakin-mina, ezezagun gertatzen zaizkion alorrak edireteko irrika. Txirrinta hori adierazten du asteon Donostian izan den Passion for Knowledge jardunaldiak ere: ezagutzarekiko pasioa. Nazioarteko eta bertoko adituak aritu dira hartaz eta huntaz; dakigunaz, dakigula uste dugunaz eta jakin nahi genukeenaz.

Aste berean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak hutsaren hurrengo jo du euskara Nafarroan. Xabier Leteren hitzak erabilita, “itzalaren itzala, ezereza bera”. You know, my friend. English is the fucking best. Ingelesarekin noranahi joan zaitezke. Eska ezazu a bottle of wine Estafeta kalean sanferminetan, eta ttak, botilardoa eskura. Eta alemana? Nork ez du Europako ekonomia nagusiaren hizkuntza min-tzo Luzaiden? Es scheint mir, dass es in diesem Jahr nicht viele Tauben geben wird. Die Schrotflinte muss verwendet werden, um die Pilzdiebe zu erschießen. Bestalde, denok dakigu Espartza UPNko burua, Beltrán PPNkoa eta Galve, Nafarroako Justizia Auzitegiko presidentea, frantsesez jo eta su aritzen direla elkarrekin:Quel coup de poing nous avons donné à ces basques! Ils ne peuvent plus dire Agur Txetxu.

Handinahi sobera dugu euskaldunok. Ez dakit burutik pasa ere nola egiten zaigun gure mintzaira xume hau, Leitzako azokan porruak erosteko besterik balio ez duena, munduko hizkuntza handi kultu horien pare jarri nahi izatea. OMG. Silvestre Zubitur UPNren ideologo handiak esan bezala: euskaa ongi da, nik eztut deus euskaan kontra, miño sokalden, sokalden.

Itzalaren itzala, ezereza bera

Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude