Espainiako Ingurugiro Ministerioak Zarauzko Barricadaren kontzertua debekatu du
Zarauzko Turismo Bulegoak gogor kritikatu du erabakia: “Zarauzko herriari iseka egitea da, orain (hilaren 23an) erabaki hau hartzea”. Rugby taldea ere ustekabean harrapatu du debekuak eta “hainbeste ilusioz” antolatutako kontzertua baldintzatu izana salatu dute kideek.
Kontzertua beraz lekuz aldatuko da eta hondartzan egin beharrean Astiko kirol gunean egingo da. Barricadak kontzertua jotzeko are gogo gehiago dituela jakin arazi die antolatzaileei.
Irudia | Barricada | Zarautz | Creative Commons By SA
Nahiz eta Kostas debekatu, kontzertua Zarauzko ASTI kirol gunean izango da. Etorri !!!!!!.