Eskubideak dituzten lagunak

Iruzkin hau Gwen blogariak Mama, no leas blogean idatzitako iruzkin bat itzuli eta egokituta sortu da.

Gero eta ohikoagoa da harreman-eredu desberdinak ikustea, nahiz eta artikulu honetan eredu horietako batean zentratuko garen; eskubideak dituzten lagunak, baina hau zer da?

Harreman motak

Gizarteak, multzo gisa, astiro egin dezake aurrera, baina maila indibidualean jauzi handiak ematen ditu. Hor sortzen da gatazka, sozialki egokitzat jotzen den horretan, eta pertsonalki ulertzen dugun horretan, biztanleria orokor horren zati handi bat eskandalizatu edo harritu dezakeena.

Harreman eredu ezberdinak ez ziren atzo sortu,  diskrezioz sortu dira apurka apurka – Tabutik eratorrita, normalean – Moral jakin batzuen ikuspegi epaitzaile horren ondoren. Baina orain dela gutxi ikusi dugu, askoz ere maizago, harreman mota ezberdin horiek nola inguratzen gaituzten eta mundu berri bat nola deskubritzen duten, askatasun lezio interesgarriak emateaz gain.

Baliozko aukera bakarra monogamia izateari uzten dionean, atea irekitzen zaigu polimaiasunarentzat, triejentzat (hirukotea, hiru pertsonaz osatutako harremana, “pareja” bikoa den era berean), swingerrentzat, harreman irekientzat eta, beste adibide batzuen artean, eskubidedun lagunentzat.

Eskubideak dituzten lagunak

Nork ez du inoiz etxean bakarrik geratzean, edo aukera eman denean, agenda hartu eta txortalagun bati edo besteari deitu?, nahiaren eta bien prestutasunaren arabera.

Abantailak

Beti izango gara txortalagunaren defendatzaile leialak, kontzeptuarena berarena.

Abantailak gauza askoren araberakoak dira, baina askatasuna da nabarmenetako bat. Konfiantzazko sexuak ez du egon behar nahi duzunarekin egoteko erabateko askatasunarekin, harreman irekien mota desberdinak alde batera utzita. Nork, non, noiz, eta familiako afarietan pentsatu behar izan gabe, bere lagunei ondo erortzea, bizi-plan bera izatea, seme-alabak, oporrak eta kontu bateratuak planifikatzea, eta ohea nahi baino gehiago partekatzea.

Gainera, askotariko jendea ezagutzeko aukera, jolas erotiko berriak probatzeko aukera pertsona bakoitzaren ukitu bereziarekin, plazer berriak deskubritzeko aukera…

Hori askatasun maila zoragarria da. Batez ere batzuetan ez daukaguna nahi dugulako, askotan gertatu ohi den bezala.

Desabantailak

Eta noski, hori da desabantaila nagusietako bat. Baliteke oso zoriontsua izatea zure askatasunarekin eta sexualitate nomadarekin, baina ez da harritzekoa noizbait egoera egonkorrago baten harra piztea.

Jakina, jolas berriak aurkitzearen alderdi sexuala bikote batekin ere egin daiteke, baina esploratzeko gustu gutxi duen norbaitekin topo egiten duzunean, oso mugatzaile bihurtzen da. Bikote irekietan zaudenean, ez da kaosa, baizik eta ezarritako akordioen araberako komunikazioa egon behar da, eta baliteke arauren bat egotea une jakin batean nahi duzun bezala eta nahi duzunarekin oheratzeko libre izaten uzten ez dizuna.

Magiarik gabe, konstantziaz

Jakina, ez dago hutsik gabeko trikimailurik agenda betea lortzeko, zure deia jasotzeko irrikaz, zure hanken artean amaitzeko.

Aitzitik, gauza batzuk egin ditzakezu askatasunez eta abenturaz betetako noizbehinkako harreman berri horiek bultzatzeko. Horretarako, leku jakin batzuk daude, hala nola eskubideak dituzten lagunekin ligatzea, edo beste sare espezializatu batzuk.

Bustitzen ez denak ez du arrantzarik egiten. Mugitu, ireki elkarrizketak, erakutsi interesa, pazientzia izan. Eta ez zaitez atsekabetu  bihurtu arratsalde batean zure oinetara etrotzen ez badira. Iraunkortasuna saritzen da, eta funtzionatzen ez badu, pentsa ezazu zer aldatu dezakezun/nahi duzun, ikusgarritasun handiagoa izateko.

Online ligatzeko aholkuak

Lehenik eta behin, ez bota fitxak zure radarretik igarotzen den bizidun orori, izan ezazu irizpide pixka bat, eta harremanetan espezializatutako orrialde batetik kanpo bazaude, Instagram adibidez, ez jo ziurtzat pertsona horrek (edonork) zure existentziaren berri ere izan nahi duela, are gutxiago proposamen lizun bat onartzea edo genitalia ikustea. Artaldetik kanpo ligatzen baduzu, egizu sotilki, beti izango duzu arrakasta handiagoa.

Irakurri artikulua osorik kaixomaitia.eus-en blogean.

 

Jostailu erotikoak: onurak eta nola has zaitezke erabiltzen?