Eskoletan dantza lantzeko aukera eskainiko du Kultura Eskola programak

Eskoletan dantza lantzeko aukera eskainiko du Kultura Eskola programak –

Dantzan ataritik jasoa.

Dantzaz konpainiaren Dantzabidea programa.

Kultura Eskola programa jarriko du martxan Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Sailak eta horren bidez kultura jarduerak eskoletan lantzeko aukera izango da. Dantza eskoletara eramateko proiektuak irailaren 15erako aurkeztu beharko dituzte dantzariek eta dantza elkarteek. Dantzaren sektoreari programaren nondik norakoak azaltzeko bi aurkezpen egin ziren Gipuzkoako Dantzagunearen eta Dantzan Ikasiren bidez. Uztailaren 21ean, eguerdiko 12:30ean lehena eta egun berean arratsaldeko 19:00etan bigarrena, Dantzagunearen areto birtualean jarraitu ahal izan ziren bi aurkezpen horiek.

.

Proiektuak prestatzeko unea

Dantza, antzerkia eta kultura jarduerak (tallerrak, emanaldiak, aurkezpenak,…) eskoletara eraman nahi dituzten dantzariek eta kultur-eragileek oraintxe dute proiektuak prestatzen hasteko unea. Izan ere, irailaren 15era arte izango dute proposamenak aurkezteko aukera dantzariek, sortzaileek eta kulturgileek.

Jasotako proiektuen artean hautaketa egingo da eta onartutako proposamenekin katalogoa osatuko da. Katalogo hori ikastetxeetara helaraziko da eta ikastetxeek hautatuko dituzte beraien eskoletara eraman nahi dituzten kultur ekimenak. Ikastetxeen eskaerak jasota, Gipuzkoako Diputazioak bideragarri direnak onartu eta hautatutako proiektuak babestuko ditu.

.

Bigarren hezkuntzan eta derrigorrezko eskola-orduetan

Kultura Eskola programa Bigarren Hezkuntzara begira hasiko da, alegia, 12-16 urte bitarteko ikasleei begira. Eskola-orduetan egiteko jarduerak izango dira proposatu beharko direnak. Izan ere, ez da eskola-orduetatik kanpoko aktibitate moduan planteatuko, baizik eta ohiko ikastorduetan, eta beraz, ikasturte bakoitzeko ikasle guztiei zuzendutako proiektuak izango dira.

.

Dantzaren sektorearentzat Kultura Eskola programaren aurkezpenak

Dantzari, dantza-sortzaile eta dantza-eragileei Kultura Eskola programaren berri eman eta bertan parte hartzeko prozedura azaltzeko bi aurkezpen bilera egin ziren Gipuzkoako Dantzagunearen eta Dantzan Ikasiren bidez uztailaren 21ean. Aurkezpenak Dantzagunaren areto birtualaren bidez jarraitu ahal izan ziren. Aurkezpena presentzialki jarraitzeko aukera bertan behera geratu zen pandemiaren aurreko azken neurrien ondorioz.

 

Eskoletan dantza lantzeko aukera eskainiko du Kultura Eskola programak

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.