Arte[faktua] 23: Eneko Bidegain, ‘Lurraldea eta herria’, Jon Garmendia ‘Txuriya’, Edurne Koch, ‘Printze Txikia’, Gizajo baten egunkaria ‘Volando Voy’
Arte[faktua] 23: Eneko Bidegain, ‘ –
“Bere batasunaren zentzua galdu duen herria ote da Euskal Herria?” Galdera horri erantzuna aurkitu nahi dion “Lurraldea eta herria” saiakera liburuaz arituko da Arte[faktua]n Eneko Bidegain (Baiona, 1975). Euskal Herria herri batua izatetik herri zatitua bihurtu arteko mendez mendeko kronika egin du Bidegainek. Liburuan aztergai dira, baita ere, herriaren askatasun eta batasun egarria, eta gaur egungo egoera administratiboak sortzen duen haustura arriskua.
Komunikazio irakaslea da Eneko Bidegain Mondragon Unibertsitatean. Kazetaritza lanetan ere ibilia da, Euskaldunon Egunkaria-n eta Berria-n. Bi eleberri eta zenbait saiakera idatzi ditu, besteak beste.
Jon Garmendia “Txuriya” (Hernani, 1972) gonbidatu du Bidegainek Hendaiako Abadia jauregian grabaturiko Arte[faktu]ra. Bertsolaria, poeta, zutabegilea eta, batez ere, musika talde askoren abestietako letra sortzailea da “Txuriya”.
Irakurlearen tartean, Ixabel Albisuk “Printze txikia” nobela labur klasikoa gomendatuko digu. Antoine Saint-Exuperyk modu ezin originalagoan lantzen ditu “Printze Txikia”n bakardadea, adiskidetasuna eta maitasuna bezalako kontu unibertsalak. Booktubea Aner Gomez gazteak egin digu Gizajo baten egunkaria bildumako “Volando voy” alearen inguruan. Anjel Lertxundik, Hiromi Yoshidak eta Beatriz Fernandezek gustuko dituzten liburu, idazle eta pertsonai literarioak aurkeztuko dizkigute.
Edurne Koch, Chrysallis elkarteko kideak, berriz, kontatuko digu, besteak beste, egunotan eskuartean zein liburu duen, edo saiatu arren zein liburu klasiko ezin izan duen irakurri.