Nola igo argazkiak Instagramera ordenagailutik

Nola igo argazkiak Instagramera ordenagailutik –

Instagramera argazkiak ordenagailutik igotzea posible da. Horretarako, webguneari smartphonetik konektatu garela sinestarazi behar diogu.

Nola igo argazkiak Instagramera ordenagailutikInstagramek badauka mahai-gaineko web bertsioa, baina aplikazioa smartphonetik erabiltzeko eginda dago. Mahai-gaineko bertsioak ez ditu funtzio guztiak erabilgarri, besteren artean, ez du argazkiak igotzeko aukerarik ematen.

Lanerako Instagram erabiltzen dutenentzako da bereziki kaltegarria hori. Izan ere, ez da oso eraginkorra, argazkiak ekipo profesional batekin egin, ordenagailuan editatu eta telefonora pasatu behar izatea sare sozialean argitaratu ahal izateko. Argazkiak ordenagailutik zuzenean igotzea litzateke errazena.

Badago trikimailu bat Instagrami smartphonetik konektatu garela sinestarazi eta ordenagailutik argazkiak igotzeko. Modu errazean egin daiteke. Chrome nabigatzailetik Instagramen webgunera sartu (instagram.com) eta saioa hasi behar dugu. Barruan gaudela menutik “Garatzaileentzako tresnak” edota “Control+Mayus+I” sakatuko dugu. Tresnen menua zabaldu eta “Toggle device toolbar” botoian edo Smartphonaren ikonoaren gainean sakatuko dugu eta orrialdea eguneratuko dugu. Behin hori eginda, Instagrameko webgunea sakeleko telefonorako bertsioan ikusiko dugu. Behealdean, “+” botoia azalduko zaigu eta argazkiak igotzeko aukera izango dugu.

Safari nabigatzailearekin antzekoa da. Lehentasunetan sartu, Aurreratua aukeratu eta hor Garapenaren gainean sakatu. Bertan gaudela erabiltzaile-agentea aldatuko dugu eta “Safari iPhone” aukeratu. Lortuko dugun emaitza aurrez aipatu dugunaren antzekoa izango da.

Beraz, era horretan argazkiak zuzenean ordenagailutik igotzeko aukera izango dugu. Argazki edizioan lan egiten dutenentzat oso baliagarria eta erosoa izan daiteke.

Nola igo argazkiak Instagramera ordenagailutik Nola igo argazkiak Instagramera ordenagailutik
argazkiak, Instagram, Ordenagailuak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude