Emmi Pikler: beste heziketa modu baterako bidea

emmi piklerEmmi Pikler libre bizi zan zela esatea gehiegizkoa litzateke. 1902. urtean jaio zen Austrian bere garairako aurreratuta bizi izan zen emakume hau. Vienan medikuntza ikasi zuen eta 30eko hamarkadan zehar Budapesten jarri zen bizitzen. Pediatra bezala aritu zen lanean, baina ez zen ezaguna egin horregatik.

Haurrekiko zuen ikuspuntuak zabaldu dio hezkuntzaren historian tartetxo bat. Bere ustetan, umeak modu autonomoan garatu behar du bere heziketa, eta bere borondatez eman behar ditu pausuak beharrezkoak izango dituen gaitasunak eskuratze bidean. Tesi horrekin konbentzitu zituen bere inguruko lagun ugari, eta 1946. urtean haurtzaindegi bat zabaldu eta heziketan aritu zen buru-belarri.

Gaiaren inguruan daukadan ezjakintasuna aurretik jarri nahi nuke, sekula ez baitut irakaskuntzarekin lotutako ezer ikasi. Nire ikuspuntutik, honakoak dira  Pikler andereak sortutako hezkuntza metodoaren ardatzak:

  • Klasean ikasleak libre ibili behar dira. Irakasleak estimulatu egin behar ditu, xaxatu, umeak gelak eskaintzen dituen aukera guzti horien artean berea aukeratu edo sortu dezan.
  • Oso garrantzitsua da umeei haiekin zerikusia duen edozer gauza argi eta garbi azaltzea. Sendagilearengana bagoaz, esan egia eta azaldu zergatik den; pixoihala aldatu behar badiogu berdin, eta beste mila adibide. Umeak ez dira engainatu behar, ez zaie egia erdi ezkutatuta eta mozorrotuta eskaini behar. Luzera begira, haien kalterako baita.
  • Pikler ez da jostailuen aurkakoa, inondik inora; bere ustetan ume baten gaitasunak garatzeko tresna oso baliagarriak dira. Kontua da zer har dezakegun jostailutzat. Batzuek azken teknologiaz eginikoak maite dituzte. Metodo honetan, aldiz, egunerokotasunean presente dauden objektuak lehenesten dira, umea beraiekin erlazionatu eta hein berean, bere irudimena eta sorkuntzarako gaitasuna gehiago landu ditzan. Kortxoak, pintzak, hostoak, ura…

Youtuben dokumental hau dago eskegita, Pikler eta bere Lóczy zentroaren inguruan.

Ziur naiz ZUZEU inguruan hezkuntza ikasten eta irakasten zabiltzaten jende ugari zaudetela. Hezkuntza metodo honek ez omen du inor epel uzten.

Emmi Pikler libre bizi zan zela esatea gehiegizkoa litzateke. 1902. urtean jaio zen Austrian bere garairako aurreratuta

3 pentsamendu “Emmi Pikler: beste heziketa modu baterako bidea”-ri buruz

  • ” Irakasleak estimulatu egin behar ditu, xaxatu”…. hau nondik atera dezu?

  • Zuhaitz Ordoki 2015-12-17 09:18

    Bere liburu bat irakurri nuen, gaztelaniaz, “Moverse en Libertad”. Irakurri bitartean apunteak hartu nituen, eta beharbada, ez nuen ideia hori behar bezala jaso. Ulertu nuen umeak izan behar duela bere nahien eta interesen motore, eta irakaslea bera estimulatzeko eta egiten dituen hautuetan indartzeko egon behar dela.

  • Mila esker….. nik estimulatzearena ez nuen hala gogoratzen, baina liburua badut eta begiratuko dut..