Emakumeen masturbazioa, taburik gabe

Emakumeen masturbazioa, taburik gabe –

Emakumeen masturbazioa, taburik gabe

Historiaren mendeek pisu handia dute; duela gutxi gauzak aldatzen ari direla dirudien arren, ez nintzateke ausartuko sexualitateaz eta emakumeen masturbazioaz hitz egin dezakegula ziurtatzera, taburik gabe.

Egia da, azken urteotan bereziki, horri buruzko irekitasun bat nabaritzen ari dela, modu okerrean deitzen zaion sexu ahularen  sexualitateari dagokionez buru arkaikoenen ikuskera irauliz. Eta ez soilik buru hertsi horietaz, sexualitatea modu librean baina ezkutuan bizi zuenaz baizik, eta orain modako  xurgatzailearekiko maitasuna aldarrikatzen duenarenaz ere. Izan ere, ez dugu  ukatuko, Greyren 50 Itzalek BDSMri argi pixka bat emateko balio izan bazuen, xurgatzaileak ariete bezala erabiltzen ari dira harresiak bota eta emakumeak ere masturbatzen direla frogatzeko, eta ez hori bakarrik, baizik eta horretaz harro direla eta lau haizetara oihukatzen dutela.

Estigma

Sexualitateak berez estigma handia izan badu – oraindik ere, zoritxarrez -, emakumeena, eta bereziki emakumearen masturbazioak, beti izan du oso prentsa txarra. Emakumeok sexua behar ez dutela eta, beraz, masturbazioa erabat baztertuta dagoela dioen irudimenezko ideia hori aipatuz.

Emakumeak masturbatu egiten dira, baina ez gaur egun, betidanik, gainerako biztanleria bezala. Irudimenezko eta birjinazko irudi bat arraren zerbitzura dagoen deboziozko emakume baten irudiari egoztea izan da kargatu behar izan duten harlauza handietako bat, pixkanaka desegiten ari direna, agian xurgatzaile bati esker.(mugimemdu feministaren baimenarekin).

Galdera

Denda erotiko baten katalogoari begiratzen diogunean, produktu gehienak emakumeentzat direla ikusten dugu (bulbetarako, agian zuzeneagoa da). Orduan, nola izan daiteke, produktu horien xede den publiko handiena izanik, oraindik ere uste duenik emakumeak, sexu-premiarik gabeko izaki mistiko horiek, ez direla masturbatzen eta/edo ez dutela jakin-min erotikorik?

Irakurri artikulua osorik kaixomaitia.eus-en blogean.

 

 

Jostailu erotikoak: onurak eta nola has zaitezke erabiltzen?

Emakumeen masturbazioa, taburik gabe