Jone Laspiur: “Aldaketa handia izan da, baina oso organikoa”

Jone Laspiur: “Aldaketa handia izan da, baina oso organikoa” –

Jone Laspiur donostiar gazteak hiru proiektu estreinatu zituen 68. Donostia Zinemaldian: Pablo Agüero zuzendari argentinarraren Akelarre filma, eta David P. Sañudo zinemagile bilbotarraren Ane luzea eta Alardea telesailaren lehen kapituluak. Aktore gisa egin dituen lehen lanak izan dira Laspiurrentzat, eta ustekabean etorritako aukera gustura hartu du, horren aldeko apustua egitea erabaki baitu Madrilera antzerki fisikoa ikastera joanda.

Larunbatean, martxoak 6, 35. Goya sariak banatuko dituzte bertan, gonbidatuek modu digitalean parte hartuko duten arren, eta Laspiur emakumezko aktore berri onenaren kategorian da hautagaia Akelarre filmean egindako lanagatik. ZINEA atariko lagunak iragan azaroan izan ziren gaztearekin, HEMEN ikus dezakezue elkarrizketa.

sartu ZINEAn!

Estreinaldiak: Urtarrilak 14Abestien bideoak, arrakastatsuenak Youtuben

Jone Laspiur: “Aldaketa handia izan da, baina oso organikoa”

Euskal pantailaren gunea