“Eko-moda: autobus ehunez egindako diseinuak” erakusketa

“Eko-moda: autobus ehunez egindako diseinuak” erakusketa –

Igartubeiti baserri museoak bat egingo du Ondarearen Europako Jardunaldiekin, “Ondarea loratuz, gozatu!” leloari jarraituz, jasangarritasuna izango du ardatz, museoarentzako gai nagusietako baten, jasangarritasunaren ikuspegitik gizartea eraldatzeko praktika gisa.

“Eko-moda: autobus ehunez egindako diseinuak” erakusketa

Gero eta gehiago dira ingurumenaren eta gizartearen iraunkortasunaren aldeko apustua egiten duten ekimenak. Sektoreen arteko lankidetza ere funtsezkoa da ekonomia zirkularrago baterantz eta gure ingurunearekiko begirunetsuago baterantz aurrera egiteko.

“Eko-moda: autobus ehunez egindako diseinuak” erakusketa, Irizar garraio-enpresak, Emausek, Sindesperdiciok eta KOTOI marka-etxeak ehun-hondakinei bizitza berri bat emateko hasitako bidearen erakusgarri da, gaur egungo diseinuko modako jantzi berrietan eraldatuz.

Erakusketaren diseinua jasangarritasunaren erakusgarri ere bada, baserritik bertatik berrerabilitako materialekin girotu baita. Bertan, birziklatutako materialez eta baserriko elementu berrerabiliez osatutako 3 ingurunetan barrena egindako ibilbidean, Fanny Alonso diseinatzaileak sortutako jantziak aurkezten dira, baita KOTOI markak egindako janzkera tradizionalaren osagarriak eta berrinterpretatutako beste jantzi batzuk ere.

“Eko-moda: autobus ehunez egindako diseinuak” erakusketa