Estreinaldiak: Ekainak 7
Estreinaldiak: Ekainak 7 –
Estreinaldiak: Ekainak 7
X-Men: Dark Phoenix
Bueltan dira munduko super heroi ezagunenak, orain arteko etsairik gogorrena borrokatzeko lanarekin: taldeko kide den Jean Grey.
Espazioko misio arriskutsu batetik bueltan datozela, indar kosmiko batek joko du Jean; jasotako erradiazioaren ondorioz indartsuagoa bilakatuko da, baina baita ezegonkorragoa ere. Bere burua ulertu eta kontrolatzeko gaitasuna galduta, ingurukoak zein horiekin lotzen dituen harremana izango dira kaltetu nagusiak.
.
Missing Link: jatorri galdua
Lionel Frost ikertzaileak mitoak eta munstroak ditu ikergai, eta munduan zeharreko kondairen maisu da. Bilaketa etengabean, izaki arraro eta maitagarri batekin egingo du topo, bere espezieko azken alea den Mr. Link.
Piztiaren urruneko lehegusua izan daitekeen Yetiaren bila abiatuko dira adiskide berriak, eta Adelina Fortnight abenturazale adoretsuaren laguntza izango dute horretarako. Izan ere, Fortnight andereak dauka Yetien kokagunea adierazten duen mapa bakarra. Hirurek elkar hartuta, arrisku ugari gainditu beharko dituzte helmugara iristeko.
Zineuskadiren ZINEMA EUSKARAZ programari esker, euskarazko bikoizketarekin ikusi ahal izango dugu filma Hego Euskal Herriko areto nagusietan.
.
Ma
Emakume bakarti eta zaputza da filmaren protagonista (Octavia Spencer). Inguruko gazte talde batekin harremanduko da egun batean, eta horretan sakontzeko, bere etxean ospatuko duen festa batera gonbidatuko dituela erabakiko du. Ospakizunaren onenean daudenean, gertakizun sorta arraro batek gazteek lagun berriarekiko erakitzen hasia zuten laguntasuna deseraikiko du.
.
Antes de la quema
Komedia kutsua duen thriller espainiarra, etxeko guztientzako egokia.
Quique chirigota kantari langabea da, hurrengo txapelketa handia heldu bitartean hala nola bizirauteko moldatzen dena. Bere aldetik, tokiko droga saltzaile ezaguna da Tuti, estatuko droga gordeleku handiena lapurtzearekin amesten duen kiki axolagabea. Elkarren beharra izango dute, ezinbestean.
.
Poms
Adinekoen egoitza batean bizi da Martha (Diane Keaton) protagonista. Arima gazteko emakume sentitzen da oraindik, eta Sheryl lagunak hauspotuta, animatzaile taldea sustatuko du gainerako egoiliarrekin batera. Zaletasun hutsagatik antolatuko badira ere, berehala sentituko dute lehiakortasunaren zirrara. Cheerleader gazte baten laguntzarekin, garaipenerako adinik ez dela erakusteko ahalegina egingo dute.
.
La prière (The Prayer)
Drogomenpekotasunak jota, hura garaitzeko aukera bakarra ulertzen duen komunikate erlijio-komunitate batera batuko da Thomas protagonista. Mendian isolaturik, barne deabruei egin beharko die aurre, hasierako zalantza eta beldurrei, ukazioari eta, noski, Sybillek pizten dion erakargarritasunari.
.
Der Trafikant / The Tobacconist
Viena, 1937, Austria eta Alemaniaren arteko batasun garaia. Tabako saltzaile baten laguntzale eta ikaslea da filmaren protagonista. Harreman zintzio eta gertukoa du bezero guztiekin, besteak beste, Sigmund Freud izeneko agurea.