Estreinaldiak: Ekainak 5

Estreinaldiak: Ekainak 5 –

Estreinaldiak: Ekainak 5

Estreinaldiak: Ekainak 5

.

NETFLIX

Chocked

Bere senarraren zorrez aspertuta dagoen bankuko langile bat izango da protagonista, langabezian dagoena. Bat-batean, baina, diru-iturri sekretu bat aurkituko dute bere etxean…

Anurag Kashyap zinegile indiarrak zuzendutako filma da, Nihit Bravaek idatzitako gidoitik abiatutakoa.

.

The Last Days of American Crime

Etorkizun ez oso urrun batean, Estatu Batuetako Gobernuak seinale bat aktibatu nahi du delituzko jokabide guztiak geldiarazteko. Historiara pasako den kolpe latz bat emateko batuko den lapur baten istorioa kontatuko du filmak.

Olivier Megaton zuzendariaren thrillerrean aktore ezagun ugarik parte hartuko dute: Michael Pitt, Sharlto Copley, Edgar Ramirez, Anna Brewster…

.

Overlord

Bigarren Mundu Gerra. ‘D’ egunaren aurretik, paraxutista talde estatubatuar bat eremu etsaietan lurreratzeko zorian da berebiziko misio bat gauzatzeko. Lurrera hurbiltzen ari diren heinean, ordea, ikusiko dute eremua jazotzen ari den hori tropa Nazien okupazio militar bat baino askoz gehiago dela.

.

Leave No Trace

Aita batek eta 13 urteko bere alabak bizitza lasaia eta zoriontsua bizi dute Portlandeko parke nazional handi batean, Oregonen. Baina poliziak atxilotu ostean, bizitza zaildu egingo zaie.

Debra Granik estatubatuarrak zuzendutako filmak hautagaitza ugari jaso zituen 2018ko nazioarteko sari-banaketa ekitaldietan.

MOVISTAR+

Gemini Man (Geminis)

Will Smith eta Clive Owen aktoreen azken filma, Ang Leek zuzendutao zientzia fikziozko thrillerra. Soldatapeko hiltzaile batek lana utzi nahiko du, baina erabakia ez da horren erraza izango, bere gaztetako klonari aurre egin beharko diolako. Filmak harrera oso hotza izan zuen AEBetan.

.

Fantasy Island

Roarke jaun misteriotsuak luxuzko gune turistiko bat du uharte urrun batean, eta bere bezeroen ametsak errealitate bilakatzea du ogibide. Baina, bisitarien fantasiak amesgaizto bihurtuko dira, eta uharteak ezkutatzen duen misterioa argitu beharko dute. Istorio hau 70eko hamarkadako Fantasy Island telesail ezagunean oinarrituta dago, baina kasu honetan, beldurrezko generoaren ukitua eman diote.

.

Los Rodríguez y el más allá

Famili arrunt baten estereotipoaren mugen barruan daude Rodrigueztarrak. Edo hori pentsatuko dute, hil berri den aitonaren sekretua ezagutuko duten arte. Izan ere, familia-etxeko gauzak biltzen ari direla, mundu paralelo batean igarotzeko ate kosmiko batekin egingo du topo Nikolas txikiak. Kaosa eta nahasmena izango dira nagusi, jaso berri duten botere horren kontrola menperatzen ikasten duten arte.

.

Dernier amour

XVIII. mendean, plazerra eta jokoaren errege den Casanova jaunak erbestearen bidea hartzera behartuta ikusiko du bere burua, Londresera hain zuzen ere. Hiri ezezagun honetan, Marianne de Charpillon prostituta gaztearekin egingo du topo behin eta berriro, eta erabat maiteminduko da. Limurtzaile ezaguna prest dago bere emakumearekin duen harremana estutzeko, baina Mariannek aitzakiak erabiliko ditu beti gizonarengandik aldentzeko. Azkenean, promes egingo dio: desira sentitzeari uzten dion egunean zabalduko dio bere gorputzerako sarbidea.

.

The Big Trip

Haurrei zuzendutako animaziozko film honetan, zikoina batek panda kume bat okerreko helbidera eramango du. Horren ondorioz, hartz batek eta bere lagunek abentura ausart bat bizitzari ekingo diote, panda txikia bere etxera itzuli eta benetako familia ezagutu dezan. Lortuko ote dute zeregina behar bezala betetzea?

.

FILMIN

La casa lobo

Maria Txileko sekta erlijioso alemaniar batetik ihes egin ondoren etxe batean babestuko den neska bat da. Amets batean balego bezala, etxeak Mariaren sentimenduei erantzungo die eta bere egonaldia amesgaizto bihurtuko da.

Joaquin Cociña, Critobal Leon eta Alejandra Moffatek elkarlanean zuzendutako animaziozko filma da, 2018ko Annecy zinema jaialdian aipamen berezia jaso zuena.

.

La casa de verano

Valeria Bruni Tedeschi zinegilea inolako konplexurik gabe murgilduko da autoparodian. Bere pelikulez, harremanez, familiaz eta, batez ere, bere buruaz barre egingo du filmean.

Kostaldeko etxe batean kokatuko da istorioa. Bere familiaz, lagunez eta langileez inguratuta, Anna bere haustura sentimentaletik suspertzen saiatuko da, bere hurrengo filmaren gidoia prestatzen ari den bitartean.

.

Rocambola

Dante lapur profesionala da eta oso ondo aukeratutako delitu txikiak eginez bizirauten du. Bere helburu berria etxetzar isolatu bat izango da, baina behin bertara sartuta bakarrik ez dagoela konturatuko da. Bat-batean, bikote arraro baten aurrean dago, eta bere erreakzioa gosaltzera gonbidatzea izango da.

.

Hasta que la boda nos separe

Marina ezkontzak antolatzen dituen emakume gaztea da, eta bere bezeroek ez bezala, konpromisorik gabeko bizitza bat du helburu. Gau batean, ordea, Carlos ezagutuko du. Marinarentzat maitale hutsa izango da, baina Carlos nahastu egingo da, Alexia izeneko neska-laguna baitu. Carlosen gauzak miatzen ari dela, egun batea Marinaren helbide-txartela aurkituko du Alexiak, eta gizonaren proposizio gisa ulertuko du. Egia aitortzeko adorerik gabe, emakumearekin ezkontzera behartua ikusiko da Carlosek bere burua.

Jour J izeneko komedia frantsesaren remake espainiarra.

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude