Estreinaldiak: Ekainak 23

Estreinaldiak: Ekainak 23 –

Estreinaldiak: Ekainak 23

Estreinaldiak: Ekainak 23

.

No Hard Feelings (Gene Stupnitsky)

Komedia

Haurtzaroko etxea galtzeko zorian dagoenean, Maddiek (Jennifer Lawrence) lan-iragarki bitxi bat aurkituko du: guraso kontrolatzaile dirudun batzuk bere 19 urteko seme lotsati eta motelarekin, Percyrekin, hitzordua egiteko prest dagoen emakume baten bila ari dira, mutila unibertsitatera joan aurretik norbaitek bizkortu dezan. Percyren baldarkeria, ordea, ez da horren alda erraza izango.

.

Una vida no tan simple (Félix Viscarret)

Drama

Isaias, 40 urte, etorkizun handiko arkitektoa zen. Orain, arkitektura-estudioaren eta parkearen artean igarotzen ditu egunak, eskolatik irtetean han jolasten baitira seme-alabak. Edonon dagoela ere, Isaiasek sentitzen du ez dagoela behar duen lekuan. Ainhoa emaztearekin urteen joana nabaritzen da, eta, izugarri maite baditu ere, haurrak oso nekagarriak zaizkio maiz. Krisi existentzial horretan,  Soniarekin egingo du harremana, eskolako beste haur baten amarekin, zeinak erakutsiko dion seme-alabak haztea eta helduaroan sartzea ez dela hain erraza.

2023 | Malagako Zinemaldia: Sail Ofiziala

.

The Portable Door (Jeffrey Walker)

Fantasia | Abentura | Komedia

Paul Carpenter (Patrick Gibson) J.W. Wells & Co enpresa misteriotsuaren bekadun berria bilakatuko da egun batetik bestera, Sophie (Sophie Wilde) bikainarekin lantokia partekatuz. Berehala, biak konturatzen dira beren lan berria edozer gauza dela jardun konbentzional bat baino. Izan ere, Sophie Kasualitateen Departamentura bidaltzen duten bitartean, Humphrey Wells (Christoph Waltz) enpresako zuzendari nagusiak Paul gaztea munduko objekturik boteretsuena eta gutiziatuena – ate magikoa- bila dezan konbentzituko du.

.

H (Carlos Pardo Ros)

Drama | Dokumentala

1969ko uztailaren 12an, San Ferminetako entzierroan, zezen batek H adarkada batez hil zuen. Gaur egun, H-ren mamuek kale berdin horietan bertan edaten, barre egiten eta dantzatzen dute, itzaltzen ari den gorputz batetik ihes egin nahian.

.

(…)

Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!

 

Estreinaldiak: Ekainak 23

Estreinaldiak: Ekainak 23

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude