Zinegabonak izeneko haurrentzako filmen zikloa eskainiko du abenduaren 26tik 31ra Zineuskadik, aurten laugarrenez. Guztira hamaika film botako dira, euro baten truke.
.
Programa bi ataletan banatuko da. Lehena, abenduaren 26-29 bitartekoa, EiTBren Bilboko egoitzan burutuko da, eta bigarrena, abenduak 30 eta 31koa, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan eta Urruñan.
.
Zinema Euskaraz haur eta gazteei zuzendutako filmak zinemetan euskaraz estreinatzea du helburu. Azken bost urteetan 67 film bikoiztu dituzte programari esker; 2016an hamalau. Horietako batzuk izango dira ikusgai datozen egunetan, Zinegabonak zikloan, Zineuskadik Eusko Jaurlaritza eta EiTBren laguntzarekin antolatutako Zinegabonak zikloan.
.
Egitaraua:
.
Abenduaren 26an:
– EiTBren Bilboko egoitzan, 11.00etan: “Doraemon, Stand By Me” (Takashi Yamazaki eta Ryûichi Yagi, 2014).
ZINEUSKADI irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta kide fundatzaileen artean daude Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Euskadiko produktoreen bi elkarteak:IBAIA eta EPE-APV. 2014 urtetik Euskal Irrati Telebista, Festival Internacional de Cine de Donostia San Sebastian S.A. eta Fundación Filmoteca Vasca erakundeak ditu bazkide.