Edertasuna bilatzen ez duen artea

Edertasuna bilatzen ez duen artea –

Edertasuna bilatzen ez duen arteaAbangoardiek piztu zuten harmonian eta proportzioan oinarritzen zen edertasun kanonikoaren aurkako matxinada.

Konbentzionaltzat jo zuten edertasun klasikoa, burgestzat. Maneten Olympia, Picassoren Avignongo andereñoak, Marcel Duchampen pixatokia… Lehenbiziko biek edertasun klasikoaren aurka jo zuten eta Duchampen pixatokiak arte klasikoaren aurka. Aurrerantzean, artetzat hartuko da ez ikusleak edertzat duena, edo gustuko duena bederen, baizik artistak berak artea dela erabakiko duena. Zerikusi gutxi Diskoboloaren, Udaberriaren kontsakrazioaren edo Delft-eko ikuspegiaren oreka lasai atseginarekin.

XXI. mendeko lehenbiziko laurden honetan indartsuen dabiltzan mugimendu artistikoen artean, adituek gorea lehenesten dute (anputazioak, kanibalismoa, serieko hiltzaileekin lankidetza…). Diru-laguntzen %80 harrapatzen du eta aldi berean gore-obrak dira garestienak. Adituek aipatzen dituzte, orobat, gorputzaren artea, grafitia, performancea eta arte birtuala; azken hau, batez ere, mangaren eta fantasia heroikoaren eraginpean dauden gazteek baliatua. Artista askok jarraitzen dute sentitzen tradizioa hautsi eta estiloz aldatzera behartuta daudela, Duchamp edo Picassoren ildotik. Panorama horrek mugimendua adierazten du, gaztetasuna, berrikuntzen bilaketa etengabea, Grezia klasikotik XX. mendera arte edertzat hartu izan denaren aurkako errebolta.

Hedabideen arreta bereganatzen duen sortzaile mota horrekin kontrastean, dena den, badira erakusleiho distiratsuari eta ateraldi harrigarriari uko egiten diotenak ere, artista-jarreran zein obraren edukian, berria baino gehiago ederra bilatzen duten artista diskretuak, erreserbatuak, museo, galeria eta aldizkari espezializatuetako popeei keinu konplizeak egiteari uko egiten diotenak. Ez gara alferrik zortzi mila milioi biztanle gure planetan. Denetarik aurki dezakezu artearen munduan ere.

Edertasuna bilatzen ez duen artea

2 pentsamendu “Edertasuna bilatzen ez duen artea”-ri buruz

  • Arteaz, aithorcecoa da hambat aburu direla nola buru.

    Arte classicoa elitistatzat harcen dela, burguesçat… consideratuz… Atheratzen çaidan erançuna halaco cerbait da : Eta cer ?

    Elitista ? Bon, elitezco kirola ez da problema bat. Cergatic içan behar da problema elitezco adiarazpen artisticoa ?

    Burguesa ? Bon, artearen maila gorenac hirietan eman dira. Berdin : Eta cer ? Hiriac dira historicoqui lekuac non artisautzac, technicac, etc,.. guehien garatu baitira. Hirietaco eliteec eurençat hoberena nahi ukan ohi dute ; eta arteen esparruetan, mailaric gorenecoa technican eta symbolican Italiaco Renacimentuan garatu cen. Artistac artisau içanic ere, orduco hirietaco botheredunen babespean garatu çuten maila hori. Eta cer ? Hori eguin çuten, eta orain arte ez da gainditu,.. nahi den Chat GPT-requin ere.

    Guti haiec langa bat utzi çuten. Ondoren maila eta gai ezberdinac desarroilatu dira, bainan ez da gainditu Renacimentu italiarrean iritsi cen langa hori.

    Euscalduna beçalaco guiçarte batean non içaera menditarra hain estuqui lothua dagoen burguarequin, hiriarequin,.. edocein mendi punctaco baserrian elitezco mailaco artea edo sciencia gara daitezque. Bothereac, berheciqui Statu occupatzaileec eta Eliça Catholicoac, gendearen buruetan eçar deçaqueen cein ere buru garbiquetaz haraindi,.. euscal baserrien mundua ez da bethi Orixeren superpoema cutre horretan edo Arrueren marrazqui horrorosso haietan adiarazten dena… Çabor horrequin eguiten den fetichismo euscotarra botha behar liçateque container baterat, eta horretaz ahaztu.

    Edocein baserrian egon daiteque norbait, nesca edo muthil, gai dena Schopenhauerren systema philosophicoa allemanieraz açalcecotz, edo Werner Heisembergen indeterminationea Grecia çaharreco mytho batequin compara deçaqueena, edo Boticelliren « Venere e Marte » margolanaren eta Bocaccioren « Decameron » liburuaren arteco harreman bat describa leçaqueena.

    Honequin cer nahi dut erran ? Euscaldunon artean bada gendea techniquen, philosophiaren edota sciencien alhorretan oraingo maila gorenac ulertu eta creatu ahal deçaquetenac. Baldinçac ere badaude halacoric guertha dadinçat.

    Problema larria aguian, guretzat, behar bada içan daditeque mentalitate capitalista arrotza. Espainian eta Francian, catholico eta jacobinoac biac ; practicitatea eta etequin economicoa dira valore nagussiac. Horrec philosophiaren aisthetica castratzen du. Gainerat, moral catholicoaren baithan, ez dut uste egon denic hemen herritarren heldutassun psychologicoa castratzeco bitarteco eraguincorragoric moral catholicoa baino.

    Çorionez castratione collectivo horrec ez du nehoiz iritsi total içaiterat. Horthaz, bethi dago norbait gure herrian, cein ere leku imprevisiblean baledi ere, surprenitzen ahal duena parroquia ossoa.

    Honequin cer nahi dut erran : Euscal Herrian, berdin baserrietan edota hirietan, gara eta interpreta daditeque behar beçala artea, eta berdin scienciac eta humanitateac, maila ‘elitista’ batean, ceinec cerikussiric ez baitu elite economico actualen valoreequin. Eracunde autonomicoec eta alderdiec eracussi dute euren içaera cipayo coloniala practican, berceac berce eracussi dutenean ez direla gai içan herri honec bere hegoac cultura mailan asca ditzan laguncen.

    Ondorioz, euscarac badirudi, eta illusione falsua da, ecen machinada negarti guztiequin bat eguin behar duela realitatearen aurka, bainan ez hura gainditzecotz, baicic eta iraganeco eredu çatarrenac bere eguinez monstruositate beçala vicirautecotz.

    Nic ez dut horrequin bat eguiten. Eta barka, bainan euscalduna naiz, eta ossotoro harro nago.

    ‘Edertassuna’ artearen bulçatzaile nagussia dela uste dut, aldi bacoitzeco edertassun ereduei jarraiqui, prefosta. Gorphutzac, ossassuna, fertilitatea, phoztassuna… Grecoec asmaturico hitza dateque gacoa : calocagathia, Kalos kai agathos : polita eta ona. Horren adiarazpena artean, vicitza asque bat gorrotatzen dutenec ecin dute jasan… Baina euren problema da. Edertassuna gauça naturala bada, cergatic condamnatzen da ? Eta guri dagoquigunez, cergatic eguin behar çaie gurça gauça itsusiei eta aberranteei ?

    Aberranteac gara ? Itsusiac gara ? Bai cera ! Hala nahi gaituzte gure etsaiec, gure artean sartuac edo vuelta emanac direnac batez ere. Hau bai da dystopia bat euscaldunonçat. Eçarrita dagoen egoera mental bat da, hala ere.

    Euscaldun ascoc nahi dutela itsusiqueriaren baithan ithotzea ? Bon, euren araçoa. Berce euscaldun batzuec ez, eta behar bada adiarazten dute hobeto euscal benetazco realitatea haiec baino. Baina ez dute eduquiren presenciaric euscalduntassunaren photographia officialean. Hobe. Euscararen mundu official guztia itho bedi albait eta azcarren. Aguian noizbait purga violentua eguin beharco liçateque. Ni bat nathorque horrequin, onqui açalduta eta helburua arguia balitz. Nor ez ?

    Edertassuna gaztelaniaz ‘hermosura’ da. Ez da ceina berce hizcuncetan erraiten den ‘belleza’, ‘beauté’, ‘beauty’… erraiten den. Ederra dago chuleta bat sagardoarequin. Nahaste pisca bat dugu, hegoaldean behinçat, ‘hermosura’ eta ‘belleza’ erdarazco hitzac euscaraz berheiztu behar ditugunean. Ez baitira gauça bera.

    Eta cer du chappa honec denac cericussiric çuc planteatzen duçun gaiarequin ?

    Adeitsuqui

  • Ormaizteguico Zacurra 2023-07-09 00:48

    Gabon Alexandre,

    Eguia esateco, haimbat puntutan ados egon dadinaque zure idazquiarequin. Hitzez behintzat, berdintassuna eta populuqueria bogan dauden guiçateria honetan balio estheticoec gueroz eta calte larriagoac jasaten ari dira, baina araçoa mentalitate capitalistan datzala drauçu. Nire ustez, araçoa ez da haimbeste mercatu-economiaren eraguinaren errua, gaur egungo cultura adiñonearen eta ezjaquintassunarequin batera, estatuen voracitate fiscalac bultzaturic diru garbiqueta eguiteco erabiltzen duten eliteena ere neurri batean.

    Hala ere, gaur egungo elite hauec valore esthetico chahar hauec saldu nahi dizquiguten bitartean —icus adibidez Balenciaga marcaren azquen sorrerac eta comparatu Cristobal Balenciagac eguiten çituen sorreren qualitatearequin, edota gaurco egun ecologista hauetan hain modan jarri diren SUV authoac, ez mendian eta ez hirian ibiltzeco balio ez dutenac eta berlina normal batec baino hiru bider guehiago erregai shahutzen dutenac— elite hauen guehiengoac classicotassunean eta benetazco luxuan biçi dira, guri debecatu nahi dizquiguten hegazquin eta autho ederrac erabiliz, oquel eta ardo hoberenac edanez, sastreec escuz moztutaco trajeac jantziz—batzuetan tela ichusiac auqueratuç edota eçaugarri mediocreac josiz, seguruenic nahita, disimulo pishca bat eçartzeco eta gure adeitassuna erraçago irabazteco—, benetazco çerbitzari armada bat bere cargu dutela, gaur egun clase ertain nahico acomodatuco familia batec garbitzaileric contratatzen badu miraria den bitartean… gure inguruan icusten dugun “luxua”-ren %95a erderaz “carton piedra” deritzenezcoa da.

    Ichusitassun eta mediocreitatera ohitu nahi gaituzte, guretzaco diseinatua duten etorquizuna halacoa izango baitha.

    Zaindu eta ez adio,