Dragoi Bola Super Broly (non ikusi?)

Dragoi Bola Super Broly (non ikusi?) –

Jakinmin izugarria piztu da inguruotan gaurtik aurrera zinema aretoetan euskaraz ikusi ahal izango den “Drago Bola Super Broly” filma dela-eta, arestian esan genuen bezala; ez alferrik euskal belaunaldi oso bat markatu zuen telesaila izan genuen, umeek oraindik ere Euskal Telebista ikusten zuten garaietan.

Gauzak horrela, Dragoi Bola Euskaraz taldeak (Twitter eta Facebook bidez), EAZE elkartearen laguntzari esker, filma proiektatuko duten Hego Euskal Herriko aretoak zerrendatu ditu, aukera gal ez dezagun!

Dragoi Bola Super Broly (non ikusi?)

“Drago Bola Super Broly”, Zineuskadiren Zinema Euskaraz programari esker dago euskaraz aretoetan. Sinopsiak horrela dio:

«Bakea berriz ere Lurrera itzuli da Botere Lehiaketaren ondoren. Beste unibertso batzuetan oraindik ikusi ez dituen izaki ikaragarri indartsuak daudela jakin duenean, Gokuk entrenatzen jarraitzea erabaki du orain den baino indartsuagoa izateko asmoz.

Halako batean, Broly izeneko saia ezezagun bat azaldu zaie Gokuri eta Vegetari. Baina, saiak ez ahal ziren desagertu bada, Vegeta Planeta suntsitu zenean? Hortaz, zertan ari ote da Lurrean Broly?».

(Ikusi trailerra)

Dragoi Bola Super Broly (non ikusi?) Dragoi Bola Super Broly (non ikusi?)