Donostiako Zinemaldia irisgarriagoa izango da ikusmen eta entzumen urritasuna duten pertsonentzat

MzMzOA==

Lankidetza horri esker Zinemaldiaren gala guztiak azpititulatu egingo dira lekuan bertan, baita telebistako emanaldietan ere, eta hortaz, ekitaldi horiek lehenengo aldiz irisgarriak izango dira gorrentzat. Horrez gain, gorrentzat azpititulaturiko proiekzioak eta ikusmen urritasuna dutenentzat audiodeskripenak egingo dira.   

Bestalde, Zinemaldiak antolatzen dituen jardueren barnean, “Pelikula espainiarretarako eta europarretarako diru laguntzak. Ezinduentzako egokitzapenaren aldeko apustua” izenburuko mahai-ingurua egingo da hilaren 21ean, arratsaldeko 16:00tan. ICAA eta CESyA erakundeetako ordezkariek hartuko dute parte, aniztasun funtzionala duten pertsonei egokitutako edukiak sortu nahi dituzten ekoizleek zein ikus-entzunezkoen sektoreko gainontzeko eragileek eskura dituzten laguntzak ezagutarazteko helburuarekin.   

Era berean, CESyAk eta Zinemaldiak bi emanaldi irisgarri eskainiko dituzte zentzumen urritasuna duten pertsonentzat. Made in Spain atalean aukeratuak izan diren Daniel Monzonen “Celda 211” (larunbata 18, 18.00etan, Kutxa Andian) eta Julio Medemen “Habitación en Roma” (larunbata 25, 12.00etana, Kutxa Andian) izango dira emango diren filmak.

ZuZeu eta Zinemaldia

Donostiako Zinemaldia barru-barrutik biziko dugu datozen egunetan Zuzeu-n. Zineaz eta jaialdiaren inguruko hamaika kontuz arituko gara. Baina, oroi ezazu guk ez dugula pelikula guztiak ikusi eta kontatzeko astirik izango; etorriko zara zu ere zinera?

Irudia | zinemaldia | zinemaldia 2010 | LGPL

kazetaria-edo